Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
etoi iz/izond traidorea, saldukeria egiten duena.
Etoiak, infiltratuak, fedea galdutakoak eta zintzoak. Edorta Jimenez «Kilkerren hotsak», 2003 - 164. orr.
Amaiurren Mirandako kondeari eta Leringo etoiaren semeari, Orreagan Errolani eta Zelatunen erromatarrei aurre egin zietenak. harrespil eta trikuharrien egileenganaino heldu arte. Juan Luis Zabala «Agur, Euzkadi», 2000 - 142. orr.
Joan ziren agintariak herrira, dardaraz joan ere, jaitsi ziren hondartzara eta esan zioten Bizargorri etoiari bazela herrian haren aurka borrokatuko zen gizonik. Felipe Juaristi «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 87. orr.
Justizia eske etorri naiz, traidore etoi horren burua eskatzera. Xabier Olarra «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 274. orr.