Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Egia da halaber mendebaldeko kulturaren eraso bortitzaren aurrean herrien identitateen aldeko asmo oneko ikuspegi askok eta askok ere, sakon-sakonean, nolabaiteko etnozentrismoa eta paternalismoa dutela oinarri. Iñaki Heras «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 294. orr.
Mendebaldeko etnozentrismoa kritikatzen duten zenbaiten artean. Iñaki Heras «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 292. orr.
Ulertu dut, bai, berba horien zentzua, nire arrazoibidearen etnozentrismoaz ohartzeaz batera. Jon Arretxe «Ekialdeko mamuak», 2003 - 175. orr.
Gai honen inguruko bilakaera historikoa eta filologikoa zuhur uztartuz, etnozentrismo motzera mugatu beharrean, guregan eragin nabaria izan duten gizaldi arrotzetara luzatuko bagenu jakintzaren argia, gauza asko argituko genukeela uste dut euskaldunok. Patziku Perurena «Trapuan pupua», 2001 - 110. orr.
Orduko, eztabaida bat baino gehiago izana genuen etxean, nire "etnozentrismo familiarraz" eta "aurreiritzi zikinez". Aingeru Epaltza «Lasto sua», 2005 - 89. orr.
Etnozentrismoaren behar-beharrezko zuzenketa bat izan zen erlatibismoa gure mendearen lehen erdian; baina, batzuen ustez, "zuzenketaren zuzenketa da orain premiatsuki beharra dagoena". Joxe Azurmendi «Euskal Herria krisian», 1999 - 140. orr.
Bera, humanista, gogoa desberdintasunei zabalik zeukan gizona, horra bete-betean harrapatua etnozentrismozko, mendebalde-zilborkeriazko... eta auskalo zer besteko delituan. «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 190. orr.