Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

etnozentriko iz etnozentrismoari dagokiona; etnozentrismoa agertzen duena.

Inoiz aipatu dut Oteizaren estetika etnozentrikoari segitzen zaion ondorio totalitarioa: euskaldun orok aintzakotzat hartu beharra dauka Oteiza, baldin uko egin nahi ez badio euskal arimari.  Anjel Lertxundi   «Mentura dugun artean», 2001 - 138. orr.

Askotan salatu izan da pertzepzioari buruzko ikerketak etnozentrikoak direla, herrialde industrializatuetako laborategietan egindako esperimentuetan oinarrituta gizadi osoarentzat balio izatea nahi den ondorioak ateratzen dituztela.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 72. orr.

Azterketa etnografiko serioek (azken hamar-hogei urte hauetan, mende hasieran egiten zirenak bezain proiektiboak eta etnozentrikoak ez izaten saiatzen direnek) frogatua dute, gainera, gainerako guztien giltza bezala dela bigarren ezagutza hori.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 156. orr.

Gure segurtasunaren paranoia indartzen duten estereotipo etnozentriko edo klasistekin bat egiten duena.  Berria - Euskal Herria   2006-01-19

Sandiarekin ere sartzen da -Sandia mundu zabalean ospe handia zuen beste idazle bat zen-, banidoso etnozentrikoa deituz, konturatu gabe berak bekatu horixe egiten duela, uste duelarik geu baizik ezin garela munduko nagusiak izan.  Jon Alonso   «Erretzaileen eremua», 2006 - 96. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus