Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Aho batez aitortzen dute etnologoek unibertsala dela intzestuaren debekua. Juan Garzia «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 147. orr.
Gau batez, herri txiki bateko portuko tabernan sartu eta hor egon zen, izkina batean eserita, Guinness garagardo beltza edaten eta giroa etnologo begiekin aztertzen, turista garenean denok egin ohi dugun bezala. Martin Anso «Elezaharren bidetik», 2004 - 30. orr.
Etnologia [...]: Gizonen tribuak aztergai dituen zientzia, hala nola lapurrak, ebasleak, iruzurgileak, ergelak, eroak, inozoak eta etnologoak. Xabier Olarra «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 112. orr.
Ekainaren 6 an,ortzirale aratsaldeko 5 etan, Laurier Turgeon kebekiar etnologoak eskainiko du Baionako Mattin Megadendan mintzaldi bat gai huntaz: "Basques et Américains dans l'estuaire du Saint-Laurent (Canada) au 16° siècle". Herria 2003-06-05
Arkeologoak, antropologoak, etnologoak hor saiatzen dira gure memoria bertikalean aitzurka perforazio gero eta sakonagoak egiten, gure sustraien edo gure lehen hezurren bila. Berria - Kultura 2004-06-26
Orain askoren ezpainetan hilik den hizkuntza honetan, hilerriak, harrietako eki ikurrak, etxaldeak, belaunaldiak ikertzen dituzten etnologoak "oparitzen" dizkigute ministerio eta kontseilu orokorretako arduradunek, herioa, erleena bezain ezti suerta dakigun menturaz. Itxaro Borda «Entre les loups cruels», 2001 - 108. orr.
Horra hor, herrien eta herritarren arima zedarritu, sailkatu eta interpretatu nahi izaten duten antropologo, etnologo eta bestelako giza entomologoentzako ikergaia: ezkontzen al zen inor etxekonekoekin? Xabier Mendiguren Elizegi «Errekarteko koadernoa», 2001 - 128. orr.