Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

etnologiko izond etnologiarena, etnologiari dagokiona.

Antropologia naturalista edo biosoziala, biopsikikoa, kulturala edo soziala (etnologikoa), pedagogikoa, politologikoa (edo politikoa), ekonomikoa, teologikoa (edo erlijiosoa), filosofikoa edo, baita ere, estrukturala, hermeneutikoa, etab.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 273. orr.

Pentsamendua beti txit historiko eta kondizionatutzat daukagunontzat, printzipioz ez du zaila ematen hipotesian onartzea, "erlatibismoa" (etnologikoa, adibidez), fase bat izan dela gure mendearen hasieran, osasungarria XVIII eta XIX. mende dogmatikoen aurka.  Joxe Azurmendi   «Euskal Herria krisian», 1999 - 140. orr.

Irizpide etnologikoek hariztiaren alde jartzen gintuzten, literarioek lizardia lehenetsi behar genuela esaten ziguten.  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 129. orr.

Iruditzen zait, funtsenean berak arbuiatzen duena, ikerketa etnologikoen erabilera politikoa dela.  Joxe Azurmendi   «Espainiaren arimaz», 2006 - 253. orr.

Zientifikoarentzat hori da objekziorik larriena: "nazioa" ez da ikerketa psiko edo etnologikoaren objektu bat.  Joxe Azurmendi   «Espainiaren arimaz», 2006 - 254. orr.

Juzkutan motz omen nabil atzenaldera, eta kontu zahar etnologikotan luze.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 204. orr.

Agian, fonetika eta gramatika historikoa iritsiko dira senidetasuna frogatzera, eta orduan material etnologiko-folkloriko honek guztiak inportantzia handia izango du.  Berria - Kultura   2006-01-04

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus