Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

etnologia iz antropologiaren adarra, etnien eta kulturen arteko erlazioa aztertzen duena.

Etnologia [...]: Gizonen tribuak aztergai dituen zientzia, hala nola lapurrak, ebasleak, iruzurgileak, ergelak, eroak, inozoak eta etnologoak.  Xabier Olarra   «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 112. orr.

Bere garaian zientzian, geografian, etnologian, medikuntzan, teologian edota filosofian biltzen ziren ezaguerak jasotzen jakin izan zuen. orainago psikoanalisiaren, hizkuntzalaritzaren, etnologiaren ikerketek subjektua deszentratu dute bere nahiaren legeekiko, bere hizkuntzaren formekiko, bere jardutearen arauekiko, bere diskurtso mitiko edo alegiazkoarekiko.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 324. orr.

Birtuosismoa bai, ondo jotzea, baina sormena? Gertuago zegoen folkloretik, etnologiatik, atabismotik.  Iñigo Aranbarri   «Sakabi, soinu txikiaren handitasuna», 2003 - 73. orr.

Etnologia lanean ikasi dudana da, gehienetan ez dela erraza begiratzen duzuna ikustea.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 86. orr.

Hiri-etnologia aztertzeko leku aproposenetakoa zen Donostia, zalantzarik gabe.  Fernando Morillo   «Ortzadarra sutan», 2003 - 186. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus