Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

etnografiko izond etnografiarena, etnografiari dagokiona.

XIX. mendea bukatu baino lehen, zenbait museo eta erakunde etnografiko sortu zen. E. B. Tylorrek Alemaniako tradizio etnografikoa Ingalaterrara eraman zuen, eta Franz Boasek Estatu Batuetara.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 302. orr.

Mugimendu historiko hori, filosofikoa eta literarioa ez ezik, etnografikoa ere bazen.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 302. orr.

Ondare etnografikoa: Euskal Herriko bizimodu tradizionala erakusten dute objektuak dira: upelgintzako piezak, zurgintzakoak, zur landuak, objektu erlijiosoak eta herri sinesmenen ingurukoak, etxeko objektuak, etxeko tresnak eta musika tresnak.  Berria - Kultura   2006-04-11

17.432 objektuk osatzen dute Aldundiaren ondare etnografikoa.  Berria - Kultura   2006-04-11

Balio handiko dokumentu etnografiko da eta aurten 25 urte beteko ditu dokumentalak.  Berria - Kultura   2004-09-16

Berako azterlan etnografikoan Julio Caro Barojak jaso zuen bezalaxe, beste euskal herri askotan ere, kanpoko arrotz jendea, koko jendea, jito jendea, jo izan duela "karakol jaletzat" euskaldunak.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 63. orr.

Hiztegiak, dantzak, kantuak, jai egutegiak, datu etnografikoak.  Berria - Kultura   2006-01-11

Omenaldian Lopez de Gereñuk bere lan etnografikoetan eta historikoetan egindako argazkiak erakutsiko dituzte.  Berria - Kultura   2004-04-17

Azterketa etnografiko serioek (azken hamar-hogei urte hauetan, mende hasieran egiten zirenak bezain proiektiboak eta etnozentrikoak ez izaten saiatzen direnek) frogatua dute, gainera, gainerako guztien giltza bezala dela bigarren ezagutza hori.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 156. orr.

Altunaren arabera, ikerketa etnografikoa izan zen Barandiaranek egin zuen lan garrantzitsuena.  Berria - Harian   2006-03-03

Ehun urte zituela Ezkurra herrixkari buruzko ikerlan etnografiko bat prestatzen ari zen, inprimategira eramateko.  Berria - Harian   2006-03-03

Film etnografikoen indarraz jabetuta, Mendebaldeko Afrikako tribuen ohiturak filmatzeari ekin zion, etnografiaren eta fikzioaren arteko mugei erreparatu gabe.  Berria - Kultura   2004-02-20

Scipio Slapater-ek hogeita bi urterekin idatzi zuen Il Carso nobela erdi poetiko erdi etnografikotik hartuak dira hitz horiek.  Anjel Lertxundi   «Italia, bizitza hizpide», 2004 - 48. orr.

Etniker taldeen lana gauzatu da Euskal Herriko Atlas Etnografikoaren bortz tomoekin.  Herria   2001-06-28

Hor eraikia dauka geroztik museo etnografiko oso interesgarri bat, hortik iragaiten diren guziek faltarik gabe bisitatu behar luketena.  Herria   2003-02-20

Oteiza Erakustoki Etnografikoa goiz eta aratsaldez idekiko da besta egunetan.  Herria   2003-04-24

Gizarte-sailean, horra, bitxikeria etnografiko-folkloriko gisan.  Joxerra Garzia   «Itsasoan euri», 2003 - 30. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

etnografiko bat (4); etnografiko berria (3); lan etnografikoa (3); museo etnografiko (6); museo etnografiko berria (3); museo etnografikoan (4); ondare etnografikoa (4)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus