Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

etnografia 1 iz etnien eta beren ezaugarrien azterketa.

Etnografiak eragin handia izan du euskal literaturan.  Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 416. orr.

Katedrak bi arlo landu zituen: hizkuntza, alde batetik, eta etnologia eta etnografia, bestetik.  Berria - Kultura   2004-11-12

Izenak izana omen dakar, gorputzak itzala bezala ekarri ere gutxi gorabehera, baina ia hitz huts geratu zaizkigu horiek guztiak, besteak beste gure gauzez arduratu den aditu askok etnografiaren, hizkuntzalaritzaren edo antropologiaren interesa hartu dietelako kontu haiei, baina ez literarioa.  Anjel Lertxundi   «Mentura dugun artean», 2001 - 156. orr.

Ia etnografiaren pareko deskribapenak egiten ditu ezagutzen dituen gizarte maila horiez; Gauza baten ametsa honetan friuliera darabilen bezala, Erromako eleberrietan romanescoa erabiltzen du [...].  Josu Zabaleta   «Gauza baten ametsa» - Pier Paolo Pasolini, 1998 - 9. orr.

Etnografiaren nahiz arkeologiaren arloetan egin zuen bilketa lana ikaragarria da.  Berria - Kultura   2004-05-16

Etnografiaren eta antropologiaren hastapenetan, XIX. mendean, batez ere Amerikan, eboluzionistak hasi ziren beren ideiak nabaritasun enpirikoan funtsatzen.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 299. orr.

Hizkuntzalaritza, arreta handiz bereizi behar da etnografiatik eta historiaurrekotik, horietan hizkuntzak dokumentu moduan soilik hartzen baitu parte.  Isabel Arrigain   «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 33. orr.

Ekimenak aurki biderkatu zituen bere eginahalak, eta 1984an Etnografiako Artziniegako Museoa zabaldu zuten.  Berria - Kultura   2004-03-26

Euskal Herriko etnografiako gai frango ditu hor hunkitzen: gasna, pazko-opila, txakolia, elurziloak, feriak, laxoa, musa, eguzki-lorea, makila, lauburua, trikitixa, atabaka, olak.  Herria   2004-10-07

Oinarrian eta funtsean, etnografiakoak baitira bi liburu horiek.  Berria - Kultura   2004-11-12

Kulturen arteko harremanen azterketak, etnografiazko azterketak, aipatu behar dira berriro hemen.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 155. orr.

Euskal etnografiak eman dit aukera Georgiako esamolde hori esplikatzeko.  Berria - Kultura   2006-01-04

2 (izenondo eta izenlagunekin)

Idealismo horren oihartzuna oraindik entzuten da, hala etnografia postmodernoan nola antropologia hermeneutikoagoan.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 302. orr.

Etnografia industriala da tutua, jotzen du eta ez da inorentzat, eta donostiarrek jadanik ez dakite zergatik jotzen duen tutuak eguerdian.  Berria - Kultura   2006-02-19

Arabar etnografiaren patriarkatzat edo argazkigintzan artistatzat hartu izanak Lopez de Gereñuren nortasunaren alderdi bat bakarrik argiztatuko luke.  Berria - Kultura   2004-06-17

3 (hitz elkartuetan)

Etnografia alorreko lanak.  Berria - Kultura   2006-01-11

Euskarazko etnografia bilduma sakona utzi zuen, 32 liburukitan argitaratua (Antropologiaren Euskal Bilduma).  Berria - Kultura   2006-02-09

Museoa antolatzeko eta sustatzeko ardura, aurrekoan bezala, Artea Etnografia Elkarteak du.  Berria - Kultura   2004-03-26

Antzinako ofizioen eta bizimoduaren irudikapen ikusgarria lortu du Artziniegako Etnografia museo berriak.  Berria - Kultura   2004-03-26

Hofrat Klementi -Antzinako Ekialdeko Bilduma Bereziaren Zuzendari, Artearen Historiako Museoan, eta baita Etnografia eta Antropologia Saileko behin-behineko buru ere-, ez dago aurkeztu beharrik.  Anton Garikano   «Bederatzietatik bederatzietara» - Leo Perutz, 2003 - 19. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

artziniegako etnografia (3); eta etnografia (5); etnografia eta (6); etnografia museoa (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus