Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Esta-tu-Nazio horren apostoluek irri egiten dute nazionalismo periferikoen etnizismoaz. Joxe Azurmendi «Espainiaren arimaz», 2006 - 11. orr.
"Nazioa" eta "nazionalismoa" gogoko ez dituzten batzuek, Nazioa eta nazionalismoa gutietsi beharrez-edo, baso, sasi edo oihan usaina darion "Etniaz" edo "etnizismoaz" mintzo zaizkigu. Piarres Xarriton «De re publica edo politikaz», 2003 - 57. orr.
Bere abertzaletasun sabindarregiaren etnizismo itsuegira bestela: [...]. Juan Luis Zabala «Agur, Euzkadi», 2000 - 111. orr.
ETA VI.eko jendeok hausnarketa kritiko sakona egin genuen garai hartan: erakundeak zeraman dinamika armatua eztabaidatzeko eta gure pentsamolde politikoaren zenbait osagarritan zirauen etnizismo nazionalistaren zama gainetik kentzeko. Rafa Egiguren «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea, 2006 - 13. orr.