Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Kultur aniztasuna eta aniztasun etnikoa integratzeko. Itziar Eizagirre / Amaia Lizarralde «Garapen iraunkorra», 2005 - 84. orr.
Kultur aniztasuna eta aniztasun etnikoa integratzeko. Itziar Eizagirre / Amaia Lizarralde «Garapen iraunkorra», 2005 - 84. orr.
Txinako unibertsitate batek banku genetikoa osatu du 25 gutxiengo etnikoren datuekin. Berria - Gaiak 2006-01-05
Mentalismo hori eta nazionalismo etniko hau lotuz, Volksgeist hitza sortu zen, hots, herri bakoitza bereizten duen espiritu egonkor eta ezberdina. Askoren artean «Filosofiako gida», 2004 - 301. orr.
Independentziaren aldeko borrokek gorroto etnikoa eragin zuten. Berria - Harian 2006-03-12
Tribalismoa, zokokeria morala, komunitarismo etnikoa eta, noski, nazionalismoa -bai zapaltzailea eta bai baztertu zalea- harriak dira, ahalegin zibilizatzaile unibertsala oztopatzen dutenak. Esteban Antxustegi «Herritarra» - Thomas Hobbes, 2004 - 7. orr.
Sudango talde etniko nagusiak jatorri arabiarreko nomadak eta nekazari beltzak dira. Berria - Mundua 2004-04-07
Azterketa horretan, nazio etnikoei edo kulturalei eskubide kolektiboak aitortzen ez dizkiotenen artean sailkatu ditu Frantzia eta Espainia; gizabanakoek eskubideak bermatuta daude, baina eskubide kolektiboak ez daude aitortuta. Berria - Harian 2006-03-02
Nazionalista etniko aseezinengandik oso gainetik dagoen Estatu demokratak beretzat esklusiboki nahi du "nazio" hitza. Joseba Zulaika «ETAren hautsa», 2006 - 72. orr.
Horiez gainera, egitura politikoen ahultasuna eta gogorkeria etniko edo erlijiosoaren zabalkundea ere aipatu behar dira. Koro Navarro «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 146. orr.
Jazarpen politikoa, erlijiosoa eta etnikoa izan zen. Berria - Harian 2005-07-24
Berri horiek jakitearekin, Erromako elizak bidali zigun apezpikuak garbiketa etnikoa egin zuen jarraian Baionako seminarioan, Frantziako IV. edo V. Errepublika Bakar eta Zatiezinaren onetan. Piarres Xarriton «De re publica edo politikaz», 2003 - 89. orr.
Gutxiengo etniko eta inmigrante gehienak etorkizun hobeago baten bila pilatzen direla gure hirietan. Itziar Eizagirre / Amaia Lizarralde «Garapen iraunkorra», 2005 - 83. orr.
"Gogorapena bizitzaren zentzu etnikoa da, errepikapena zentzu modernoa da", idatzi zuen Kierkegaardek. Joseba Zulaika «ETAren hautsa», 2006 - 114. orr.
Ezaugarri etnikoa duten alderdiek ordezkatzen dituzte gutxiengo horiek. Berria - Mundua 2004-06-08
Lau solairuko etxeak ziren gehienak, adreiluzkoak, elkarri itsatsita; behekoan denda ugari eta jarduera guztietakoak kokatzen ziren, eta tarteka, jatetxe etniko degradatu/amerikanizatuak edo kafetegi korrienteak, salami, arrautza, kafe eta milatan erabilitako olio usainekoak. Iñaki Zabaleta «110. Street-eko geltokia», 2003 - 33. orr.
Doinu zeltiarrek, erritmo etnikoek eta euskal musika tradizionalak bat egiten dute taldearen izena bereganatu duen lehen lanean, Kukuma diskoan. Berria - Kultura 2004-05-01
Tradiziozko zaporeak ezagutu ez dituen jendeak eskaturik eta garraio modernoak azkar eta merke bilakatuta, elikagai "etnikoak" biderkatu egingo dira. Edorta Agirre «Baietz okerreko bidea aukeratu! », 2006 - 95. orr.
Bistan da kultur aniztasuna, nola etnikoa, hala erlijiosoa edo sexu hautaketari dagokiona, beste inon baino nabariagoa izan dela eta beste inon baino hobeto bideratu izan dela hirietan. Bernardo Atxaga «Lekuak», 2005 - 102. orr.
Estatua dagoenean, nazionalismoa zibikoa da, eta ez dagoenean, etnikoa. Berria - Euskal Herria 2004-01-28
Piriniar unitate etniko-kultural primitibo horren agerpen polimorfoak. Pello Salaburu «Euskararen etxea», 2002 - 99. orr.
Jazz eta musika etniko kontzertua Miarritzen. Berria - Kultura 2006-01-06
Legerik ez izateak eramaten du Alexkid jazz etniko giroko musikak ere egitera. Berria - Kultura 2004-03-04
eta etnikoa (3); eta garbiketa etnikoa (4); etniko eta (14); etnikoa da (4); etnikoa egin (3); etnikoa egitea (4); etnikoa egitea leporatu (3); etnikoa egiten (3); etnikoa eta (3); etnikoak eta (5); garbiketa etniko (4); garbiketa etnikoa (25); garbiketa etnikoa egin (3); garbiketa etnikoa egitea (4); garbiketa etnikoa egiten (3); gatazka etniko (3); gutxiengo etnikoak (4); gutxiengo etnikoen (3); izaera etniko (3); jatorri etniko (3); talde etniko (11)