Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
"Nazioa" eta "nazionalismoa" gogoko ez dituzten batzuek, Nazioa eta nazionalismoa gutietsi beharrez-edo, baso, sasi edo oihan usaina darion "Etniaz" edo "etnizismoaz" mintzo zaizkigu. Piarres Xarriton «De re publica edo politikaz», 2003 - 57. orr.
Hainbat etniatako jendea ere badago: arabiarrak, kurduak, turkmenak... Berria - Mundua 2004-11-17
Hainbat etnia eta herrietan erroak dituen baina gaur egun nagusiki eslaviarra den Ukrainako zati bat, Kievan-Rus izenarekin, Europako estaturik boteretsuenetako bat izan zen Erdi Aroan. Berria - Mundua 2004-11-30
Mendebaldean ohizkoak diren gizarte-arauak eta portaerak bazter batera utzi eta bizimodu ezohizkoa egiten zuten -edo duten- talde edo etniak ugariak izan dira Europan. J.M. Olaizola "Txiliku" «101 gau», 2000 - 172. orr.
Oker dabiltza sasi jakintsu horiek ere; ez dakikete ber gauza direla grekozko ethnos hitzetik datorkigun "etnia" eta latinezko natio hitzak sortu digun "nazioa". Piarres Xarriton «De re publica edo politikaz», 2003 - 57. orr.
Biolentziaren monopolioa legez, berak dauka etniaren monopolioa. Joxe Azurmendi «Espainiaren arimaz», 2006 - 11. orr.
Azken lau egunetan ehun pertsona hil dira bi etniaren arteko borroketan. Berria - Mundua 2006-04-14
Oinarrian tutsi eta hutu etnien arteko gatazka duen gerrak 300.000 hildako baino gehiago eragin ditu azken hamar urteetan Burundin. Berria - Mundua 2004-01-06
Rigoberta quiché etniako gazte bat zen, Guatemalako San Miguel Uspantángoa. Pablo Sastre «Eguzkipekoak», 2003 - 254. orr.
Ez da lehen aldia bertan etnia zuluaren eta xhosaren artean borroka odoltsuak gertatzen direna. Berria - Mundua 2004-04-14
Irakeko bi etnia nagusien arteko elkartasuna eta babesa haratago doa. Berria - Mundua 2004-04-08
Funtsezko gatazka etnia bakar baten zerbitzura dagoen aginte uniformizatzailearen eta mendean harturiko etnia hilduratuaren artekoa da. Markos Zapiain «Errua eta maitasuna», 2002 - 147. orr.
Berriki etnia ezberdinen artean liskarrak egon dira hirian, kurduek, arabiarrek eta turkmenoek berezkotzat baitute hura. Berria - Mundua 2004-01-23
Ez da, espazio politiko ireki bezala, etnia tradizionalen bizikidetzarako lekua, baizik horien ukoa -Eliza katolikoa bezalaxe-. Joxe Azurmendi «Espainiaren arimaz», 2006 - 11. orr.
Etnia arabiarreko milizia horiek giza eskubideak urratu dituzte Darfurko eskualdean, bereziki, herritarrak bortxatuz eta hilez. Berria - Mundua 2004-07-21
Albaniar etniako bi hautagai ere badira presidentziarako lehian. Berria - Mundua 2004-04-14
Ez du euskal etniaren aldarrikapenik egiten; eta egiten badu, horren kritika egiten du. Ana Urkiza «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 310. orr.
Afganistango etniarik zabalena. Berria - Mundua 2004-10-09
beste etnien (3); bi etnia (3); bi etniaren (3); bi etniaren arteko (3); den etnia (3); eta beste etnien (3); eta etnia (15); etnia askotako (3); etnia bakarra (3); etnia bat (3); etnia edo (4); etnia eta (10); etnia ezberdinen (3); etnia ezberdinen artean (3); etniak eta (3); etniako kide (3); etniakoa da (4); etnien artean (4); etnien arteko (16); kultura eta etnia (3)