Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

etiopiar 1 izlag/izond Etiopiakoa, Etiopiari dagokiona.

Beharbada urak etiopiar mendi garaien barruan handituko dira, eguzki oro-argitzaileak bere errainuen beroz urtzen dituen elur zuriak zelaietara jaisten direnean.  Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 435. orr.

Felipe eta etiopiar ministraria.  Elizen arteko biblia   Eg 8,26 tit

Etiopiar eta libiar gudarostea ere izugarria zen, beren gudu-gurdi eta zalditeria handiarekin.  Elizen arteko biblia   2 Kro 16,8

Arreba konturatzerako alde egin zuen Lucasek, jatorri errusiarreko espia ingeles baten zuhurtziaz eta jatorri etiopiarreko ostruka frantses baten arintasunaz.  Unai Elorriaga   «SPrako tranbia», 2001 - 67. orr.

David Gavro israeldarrak egina, jatorri etiopiarra duen israeldar baten bidaia segitzera gomitatzen du.  Berria - Kultura   2006-01-29

Kenenisa Bekele atleta etiopiarrak ez du epe laburrean maratoian aritzeko asmorik.  Berria - Kirola   2006-04-01

Ebed-Melek zeritzan errege-jauregiko goi-funtzionario etiopiarrak jakin zuen Jeremias putzura bota zutela.  Elizen arteko biblia   Jr 38,7

Hitzordu nagusia eguerdian iraganen den bazkari etiopiarra dutela azaldu zuen Ganix Grabieres antolatzaileak.  Berria - Kultura   2004-08-31

2 iz Etiopiako biztanlea.

Etiopiarrak hegoaldean, asiriarrak iparraldean.  Elizen arteko biblia   So 2,12 tit

Kros motza etiopiarren festa izan zen: Bekelek urrea, Gebremariamek zilarra eta Maregu Zewdiek brontzea.  Berria - Kirola   2004-03-21

Hameka miliun etiopiar omen dira gosetearen hegi hegian bizi direnak.  Herria   2003-04-24

Aldatu ote diote, bada, jainkoek patua, ni etiopiarren lurretan nenbilela?  Juan Kruz Igerabide   «Ulises» - Homero, 2000 - 24. orr.

Orduan, Jaunak hondatu egin zituen etiopiarrak Asaren eta Judakoen aitzinean, eta etiopiarrek ihes egin zuten.  Elizen arteko biblia   2 Kro 14,11

Egiptotik, mila eta berrehun gudu-gurdi, hirurogei mila zaldizko eta zenbatezin ahalako libiar, sukiar eta etiopiarrez osoturiko gudari-multzoarekin.  Elizen arteko biblia   2 Kro 12,3

Israeldarrok, niretzat ez dago alderik zuen eta etiopiarren artean.  Elizen arteko biblia   Am 9,7

Asiriako erregeak ere halaxe eramango ditu egiptoar presoak eta etiopiar erbesteratuak, zahar eta gazte, larrugorritan eta oinutsik, ipurdia agerian dutela.  Elizen arteko biblia   Is 20,4

Behinola, Zerah etiopiarra Asaren kontra abiatu zen, milioi bat gudari eta hirurehun gudu-gurdirekin, eta Marexaraino heldu zen.  Elizen arteko biblia   2 Kro 14,8

Bekele etiopiarrak eta Johnson australiarrak irabazi dituzte lehen urrezko dominak.  Berria - Kirola   2004-03-21

3 (hitz elkartuetan)

Israeldar-etiopiarrak gara; hona herrialde hau eraikitzera etorri ginen, beste hainbat etorkin judu bezala.  Berria - Mundua   2006-03-28

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

bekele etiopiarra (5); bekele etiopiarrak (5); eta etiopiarren (3); etiopiarra eta (4); jatorri etiopiarreko (3); kenenisa bekele etiopiarra (3); kenenisa bekele etiopiarrak (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus