Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Hitz berriak euskaratik bertatik sortzea nahiz kanpotik hartzea aipatu zuen, baina kanpokoak idazteko orduan, ortografia etimologikoa gabe, euskararen ohiko jokabidera egokitzea: psikologia (ez psykhologia). Koldo Zuazo «Euskara batua», 2005 - 160. orr.
Analogiaz orain arte esan dugun guztiaz garbi geratu da hor dagoela ikerketa etimologikoaren alde garrantzitsuena. Isabel Arrigain «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 232. orr.
Zeregin didaktikoa bete behar dute [museoek], zalantzarik eta etenik gabe, eta sormena bultzatu behar dute, terminoaren jatorri etimologikoarekin bat. Berria - Kultura 2006-03-01
Bere saio etimologiko burugabeek ere isilunearen estetikan dute sostengu, hizkuntzatik kanpo, alegia. Anjel Lertxundi «Mentura dugun artean», 2001 - 135. orr.
Frantziskok oso gogoko du hitz eta esapideen balio etimologikoa argitara ekartzea. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 59. orr.
Kezka etimologikoa ere badago; garai batzuetan, nagusi izan da, Berpizkundean, adibidez. Isabel Arrigain «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 56. orr.
Azken ohar etimologikoa: sena=osasuna; morboa=gaitza. Patziku Perurena «Trapuan pupua», 2001 - 265. orr.