Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

etimologia 1 iz hitz baten etorkia; hitzen etorkia aztertzen duen zientzia adarra.

Baina etimologia edo hitzen erroen jakintza ez da biziki segurra.  Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren   «Luzaiden gaindi», 2002 - 73. orr.

Sarrera honen hasieran "kultura" hitzaren etimologia eta historia sakontzen dira.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 9. orr.

Gure hitzen etimologiari beti euskal erroa bilatzeak ez dirudi oso tentu oneko.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 111. orr.

Bestetan, ez da egokitasun ezaren kausa ikusten; hainbat bitxikerik etimologiaren aitzakia ere ez dute.  Isabel Arrigain   «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 56. orr.

Etimologiaren helburua ez da hitz bakartuak bakarrik esplikatzea; eraketako elementu, aurrizki, atzizki eta abarren historia ez ezik, hitz familien historia egiten du.  Isabel Arrigain   «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 232. orr.

Etimologia ez da linguistika ebolutiboaren zati bat; orobat ez da beste ikasgai bat; etimologia gertaera sinkroniko eta diakronikoei buruzko hatsapenen gauzatze berezi bat da.  Isabel Arrigain   «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 231. orr.

Hitzak aldaera asko baititu bazterretan: oale, ogale, ozal, ozala, ozale, pozale, bozale..., eta etimologia ilundu egiten digute; ez baitirudi guziek erro bera dutenik.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 25. orr.

Ovidio propio jardun zen hitz honi buruz, eta berak damaigu, jakintsu askok ontzat hartu duten etimologia edo hitzaren ezpala: aprilis horrek aperire, abrir / ireki dioen aditzetik datorren adjektibo izenlaguna behar du izan.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 140. orr.

Ekonomia, jatorrian, etxeko gobernamenduarekin zerikusia zuten ondasun eta arazoez arduratzen zen; hala azaltzen du bere etimologiak, ezen ekonomia terminoak bi greziar hitzen sinbiosian baititu erroak: oikos, etxea, eta nomos, gobernua edo gidaritza.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 15. orr.

Edo agian esan beharko litzateke euforia: "minari edo sufrimenduari eusteko gaitasuna", etimologiaren arabera.  Bernardo Atxaga   «Lekuak», 2005 - 121. orr.

Vitruvioren "symmetria", guk proportzioa itzuli duguna, etimologiaz kon-mensurazioa da, elkarren artean erlazionatutako neurri-multzo konplexua, zeinetan moduluak, oinarrizko neurri den neurrian eta kontzeptu bezala ere hartzen den neurrian, funtsezko egitekoa betetzen baitu.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 220. orr.

2 (izenondo eta izenlagunekin)

Etimologia okerrak.  Iñaki Arranz   «Hitza azti», 2006 - 152. orr.

Maiz, etimologia faltsu batek finkatzen du grafia.  Isabel Arrigain   «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 56. orr.

Hitz honek begien bistako etimologia du: zal(di) alea, nahiz gero abere guzietara hedatu.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 25. orr.

Aurreko definizioek beste eremu batera garamatza: txantxetako etimologietara, hain zuzen.  Iñaki Arranz   «Hitza azti», 2006 - 152. orr.

Abdomena (lat. etimologia zehaztugabea)... gorputzaren behealdea, diafragmaren eta pelbisaren artekoa.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 131. orr.

3 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Etimologia kontuetan, protesia, paragogea eta epentesia ditugu, hurrenez hurren, fenomeno hauen izen espezifikoak, eta zilegi bekigu geurean ere erabiltzea.  Iñaki Arranz   «Hitza azti», 2006 - 50. orr.

Denbora gutxi dut, baina, etimologia-bitxikerietarako.  Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak», 1998 - 120. orr.

4 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Honetxetan sumatzen diet ezinik handiena euskalari harropoxtu horiei: euskararen barne historian, euskararen barne etimologian.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 333. orr.

Herri etimologia, egoera jakin batzuetan bakarrik gauzatzen da, eta hiztunek oker asimilatzen dituzten hitz arraroak, tekniko zein atzerrikoak, dira, bakar-bakarrik, herri etimologiaren eragina jasaten dutenak.  Isabel Arrigain   «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 218. orr.

Analogiaz eraturiko formak arrazionalak dira, eta herri etimologiak, berriz, zoriaren halabeharrez jokatu ohi du eta desegokikeria bat lortu ohi du.  Isabel Arrigain   «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 216. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

etimologia eta (3); etimologia ez (3); etimologiak berak (3); herri etimologia (6); herri etimologiak (6); hitzaren etimologia (8); hitzaren etimologiari (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus