Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Intoxikazio etilikoengatik iaz baino ehuneko berrogei gutxiago begiratu behar izan dituzte, eta batez ere, bilbotar guztiok nabarituko zenuten bezala, jai baketsuak izan dira, istilu politikorik gabeak. Unai Iturriaga «Berandu da gelditzeko», 1999 - 15. orr.
Bere bertsioaren arabera, suhiltzaileek bere gain hartu zutenean, «bizirik eta bere ezaguera osoan» zegoen, «nahiz eta egoera etiliko gogorrean egon». Berria - Ekonomia 2006-03-22
Sasi-ausardia etilikoa aprobetxatu behar zuen. Fernando Morillo «Ortzadarra sutan», 2003 - 127. orr.
Argi-malkoak iruditu zitzaizkion; urperatze etiliko baten hondarrak balira bezala. Fernando Morillo «Ortzadarra sutan», 2003 - 16. orr.
Lekuko fidagarrien bertsio baten arabera, koma etilikoaren lausoak jota eraman zuten erietxera, eta han hil zen. Anjel Lertxundi «Mentura dugun artean», 2001 - 172. orr.
Kurt, filmatze-taldeko partaide gehienak bezala, ezkertiarra zen, nabarmena zenez, baina ez zuten gai politikoa behin ere ukitu, haien arteko elkarrizketa etilikoetan. Iban Zaldua «Etorkizuna», 2005 - 30. orr.
-Goazen -haserre, eta negar etiliko bati ekin dio, Zigorren brusa koloretsuaren gainean. Eider Rodriguez «Eta handik gutxira gaur», 2004 - 148. orr.
Gutxika-gutxika, mutilaren begiak laino etilikoz, somniferoz estaltzen hasi ziren. Jasone Osoro «Korapiloak», 2001 - 94. orr.