Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

etikotasun iz etikoa izateko nolakotasuna.

Nirea zerbitzu mota bat baizik ez duk -zuritzen zuen bere burua, hautatutako ogibidearen etikotasun zalantzagarriaz erasaten genionean-.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 92. orr.

Etikotasun hutsaren sistemaren sorkuntzan halabeharrez jaso beharko bailituzkete eginbeharraren adigaian gainditu beharreko oztopo gisa edo eragingarri bihurtu beharko ez lukeen bizigarri gisa.  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 39. orr.

Etikotasunak sistema bat osatzen du bere baitan, baina ez zorionak, moraltasunari zehazki egokituz banatua izan ezean.  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 273. orr.

Mundu baten ongi gorena arrazoizko zerizanaren etikotasunarekin proportzio zuzenean dagoen zoriontasunak eratzen du, horrela arrazoizko zerizanak zorionaren duin bihurtzen direla.  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 273. orr.

Asmo praktiko hau edo trebetasunarena edo etikotasunarena da, lehena, ausazko eta beharbadako helburuetarako, bigarrena, berriz, behar-beharrezkoetarako.  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 276. orr.

Eta ez dut sekula pentsatzen gure ekintzen onuran edo kaltean, etikotasunean edo etikotasun faltan.  Harkaitz Cano   «Pasaia blues», 1999 - 133. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus