Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

etikoki adlag etikaren arabera.

Borreroa beti saiatzen da kondenatuaren lekuan ipintzen; zinez pentsatzen baitu ez dagoela, ez etikoki ez moralki, bere lana betetzeko beste erarik.  Karlos Linazasoro    «Glosolaliak», 2004 - 78. orr.

Konponbide hark pozik utzi zituela denak, hala etikoki nola estetikoki.     «Kuskue tanden», 2004 - 121. orr.

Etikoki errudunak dira, baina legalki arrazoi dute.  Fernando Rey   «Hobe nuen etxean gelditu» - Horace McCoy, 2002 - 201. orr.

Errealitate enpirikoarekiko harreman arrazional eta nahimenezko guztiak desegiten dituen autismo baten eraginpean erortzen da, etikoki eta intelektualki antzua den kontenplazio batera kondenatzen du artista.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 111. orr.

Liburuzainari borreroaren lana "etikoki zuzena eta estetikoki ederra" iruditzen zaio, baina pentsatzen du jende gutxiegi urkatzen dutela, Gobernuaren legeak oso direla eskuzabalak.  Karlos Linazasoro    «Glosolaliak», 2004 - 72. orr.

Espainiako Kongresuko EAJko bozeramaileak dioenez, indarkeria etikoki onartezina dela ez ezik Europan zentzurik edota bideragarritasunik ez duela ere ikusarazi behar zaio ETAren «harrobiari», horrela bakarrik lortuko baita «bukaera eraginkor eta iraunkorra».  Berria - Euskal Herria   2004-10-12

Borroka armatuaren eta kale borrokaren aurka nago ni, guztiz, etikoki suntsigarri eta politikoki kaltegarri iruditzen zaizkit eta.  Joxerra Garzia   «Itsasoan euri», 2003 - 105. orr.

Judas Iskariotek Jesus Nazaretekoari eginiko traiziotik haste, traizioa etikoki onargarria denaren zerrendan azken postuetan kokatu du mendebaldeko zibilizazioak.  Berria - Kultura   2004-04-03

Etikoki, bereziki, baina baita ekonomikoki ere, erabat defendagarriak dira lan mota horien gaineko debekuak.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 253. orr.

Heriotzaren gaineko hausnarketa ere, heriotzaren ikonografia, protesta egiteko, «erasoa egin eta etikoki eta politikoki inarrosaldia lortzeko.  Berria - Kultura   2004-01-28

Posibilitaterik ez al dagoen razionalki eztabaidatu eta behin betiko garbi ebazteko, etikoki eta razionalki demokrazia nazismoa baino hobea dela berez eta beti.  Joxe Azurmendi   «Euskal Herria krisian», 1999 - 55. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

da etikoki (3); eta etikoki (5); etikoki eta (6); etikoki ez (3); etikoki zuzena (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus