Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

etiko 1 izond etikaren araberakoa dena.

Zorionez, badaude ameslari batzuk, oraindik poesiaren eta literaturaren funtzio etikoan itsu sinisten dutenak.  Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 370. orr.

Norberaren kontzientzia etikoak aginduta.  Markos Zapiain   «Errua eta maitasuna», 2002 - 30. orr.

Gure eguneroko bizitza betetzen dute: balio etiko, estetiko, erlijioso, zientifikoek.  Joxe Azurmendi   «Euskal Herria krisian», 1999 - 57. orr.

Horrek, jakina, muga etikoak eta ekologikoak eskatzen ditu, eta, azken batean, munduan gaur egun nagusi den sistema sozio-ekonomikoaren aldaketa.  Itziar Eizagirre / Amaia Lizarralde   «Garapen iraunkorra», 2005 - 13. orr.

Zinez uste dut Frantziako Elizak bere sinesgarritasun etikoa galdu duela XIX. mende hondarrean, Estatuari amore eman diolarik eta onartu duelarik bere apez eta apezgaiek soldaduskaren egitea.  Piarres Xarriton   «De re publica edo politikaz», 2003 - 117. orr.

Eragin politikoen, sozialen eta etikoen ebaluazioa.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 158. orr.

Balioen krisia deitu ohi dena egiaz krisi sozial, kultural, politiko, etiko konplexu bat da.  Joxe Azurmendi   «Euskal Herria krisian», 1999 - 21. orr.

Arazoa ez zela zuzenki literarioa, baizik eta etikoa: nik egia isiltzera, ez zen izango zeru azpian ez irakurlerik ez kritikaririk nire plajioari neurria hartuko zionik Azterketa horiek, esaterako, etikoak, ontologikoak edo epistemologikoak ziren, hizkuntza aztertzen bazuten ere.  Bernardo Atxaga   «Groenlandiako lezioa», 1998 - 147. orr.

Filosofia morala hiru esparru nagusitan bana daiteke: teoria etikoak (edo etika arauemailea edo normatiboa), etika aplikatua (edo etika praktikoa) eta metaetika.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 199. orr.

Hemen zerbait etikoa dago baldin eta etika bera ez bada behintzat.  Piarres Xarriton   «Etika» - Spinoza, 1997 - 9. orr.

Jendeak galderak egiten zizkion bere buruari halakorik onartzea etikoa zen ala ez.  Pello Salaburu   «XX. mendearen argi-itzalak», 2001 - 123. orr.

· Modu ez etikoan lehiatzeko gero eta aukera ugariagoak dituzte.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 244. orr.

2 (hitz elkartuetan)

Zientzia eta bere iritzi etiko-politikoak nahaski transmititzea ere amarru egitea litzateke.  Joxe Azurmendi   «Euskal Herria krisian», 1999 - 78. orr.

Moda-bildumaren garrantzi etiko-filantropikoa azpimarratzen ari da une honetan: [...].  Patxi Iturritegi   «Behi eroak», 2003 - 77. orr.

Are gehiago, definizio etiko-zentriko eta logozentriko horiek onartzen dituenak beste definizio batzuk uzten ditu bazterrean.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 27. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus