Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

etiketatu, etiketa(tu), etiketatzen 1 du ad etiketa jarri.

Hemengo kargudunak saiatzen dira hemen atxikitzera Bartzelonan fabrikatu xurgak Frantziako merkaturako lana (estali, etiketatu eta bidali).  Herria   2003-06-12

Baina benetan literatura maitatzen dutenek edo literaturaz beste pertzepzio bat dugunok, badakigu literatura ezin dela gehiegi etiketatu, kaxoitxoetan sartu eta armairuan giltzapetu.  Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 91. orr.

Saskiak letra eta zenbaki beltzez etiketatuak zeuden.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 262. orr.

Hemen, ontzi honetan, aldian behin egin dizkidazun oparitxoak dauzkat gordeta, behar bezala zenbatuta eta etiketatuta.  Antton Olano   «Fidel izan beharraz» - Oscar Wilde, 2000 - 113. orr.

Txotxongilo ikuskizun bezala etiketatuta zetorren lana performance eragingarri bihurtu zaigu egiatan.  Berria - Kultura   2004-11-18

Isiltasunez inguratuta bizi izan dira: kritika nahikorik eta argirik gabe, merezitako errekonozimendurik gabe, irizpide maskulinoen arabera egindako irakurketari esker etiketatuta... interesik ez zaie agertu.  Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 13. orr.

XML edozein dokumentu etiketatzeko hizkuntza da.  Berria - Euskal Herria   2004-07-24

2 (era burutua izenondo gisa)

Pareta guztiak liburuz beteak, eta, idazmahaia buztinki etiketatuz josia ikusi arren, ez zitzaidan iruditu, lehen begiratuan behintzat, antikuario baten etxea izan zitekeenik hura.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 201. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus