Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Etiketa txiki batek saltzailearen berri ematen zuen: Darryl Barrett Store. Bernardo Atxaga «Soinujolearen semea», 2003 - 84. orr.
Etiketaz jantzita zihoazen hirurak, txalekodun trajeaz gizaseme biak eta sorbaldak agerian uzten zituen tiretako soineko urdinaz Mentxu. Josu Landa «Odolbildua», 2002 - 138. orr.
Parisko gau-jantzi bat izan nahi nuke neuretzat eta etiketa-jantzi bat zuretzat... luxuzko jatetxe batera joango ginateke afaltzera eta gero, antzokira. Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 482. orr.
Mister Lewinek ez zeraman soinean, jakina, inolako etiketa-jantzi ilunik, eta dantzatu ere mazurka modura egiten zuen dena. Joxe Austin Arrieta «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 133. orr.
Arrazoi osoa du Atxagak, kultura ekitaldi ofizial hauetan indioak bezalakoak gara: euskal kulturako ordezkariak gonbidatzen hasiko balira, nola Colonek Ameriketatik Gaztelara ekarri zituen indioei behatzen zien Gorteak, hala begiratuko lieke, beldur naiz, kultura ofizial honetako gorteak gure baskoei ere etiketa-trajearen gainetik. Pello Salaburu «Euskararen etxea», 2002 - 121. orr.
Cassie negar-zotinka ari zen, txakurtxoa zaunka eta Costello ikustezina "Polizia" oihuka eta etiketa-jantzidun gizon ezezagun baten besoetan erori zen konorterik gabe. Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 222. orr.