Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Ospitalean edo block-ean azken hatsa eman orduko, gorputza, buluzirik eta doi bat ikuzirik, etiketa bat zangoko behatzean estekaturik, kanpora ateratua da. Marzel Etxehandi «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy, 2003 - 80. orr.
Ikasleen jantzi guztiek etiketa behar dute izenarekin. Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta Azkabango presoa» - J.K. Rowling, 2002 - 64. orr.
Lehenago ere etiketan zehaztu egiten zen transgenikorik ba ote zuten edo ez. Berria - Euskal Herria 2004-04-25
Mapan puntu bat markatu eta tag (etiketa) batzuen bidez deskribatzen dute. Berria - Gaiak 2006-02-12
Lurralde okupatuetan ekoizten diren produktuei, «Israelen egina» etiketa jartzen dio Tel Avivek. Berria - Mundua 2004-08-10
Soinekoaren prezioaren etiketaren ondoan. Iñaki Arranz «Hitza azti», 2006 - 78. orr.
14 bat urte nituela, levis prakak eramatea zen modernoena, etiketa gorrikoak. Xabier Mendiguren Elizegi «Nerabearen biluzia», 1999 - 20. orr.
Botiletako etiketak irakurtzeko ahulegia zen argi berdotz. Harkaitz Cano «Pasaia blues», 1999 - 63. orr.
Lehena, hutsik zegoen; bigarrenak, berriz, "1/2" jartzen zuen etiketa bat ageri zuen, eta urez erdiraino beteta zegoen. «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 117. orr.
Garagardo lata batzuk, ilaran eta etiketak agerian ordenatuak. Joseba Sarrionandia «Lagun izoztua», 2001 - 24. orr.
Kanpaina apirila arte hasiko ez den arren, dagoeneko Ogasuna hasi da herritarrei etiketak bidaltzen. Berria - Ekonomia 2004-04-02
Publizitatea eta etiketak euskalduntzeko lege bat behar da. Berria - Euskal Herria 2004-12-02
Ez zen iraultzaile edo euskaldun etiketa paparrean ibilia eta ez zuen gero desbandadan alde egin. Joseba Sarrionandia «Lagun izoztua», 2001 - 20. orr.
Hura laboratorio aleman bat zela eta alemanek ez dituztela inoiz ahazten etiketak. Juan Garzia «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 190. orr.
Merkataritza produktuen etiketen inguruko erakusketa abian du Gasullen taldeak. Berria - Mundua 2004-07-17
Laboratorioko gainerako poto eta botila guztiek etiketa garbi-zehatzak zituzten, makinaz idatziak, edo eskuz letrakera gotiko ederrez. Juan Garzia «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 190. orr.
Ate bakoitzak metalezko etiketa zeukan, irakasle edo ikertzaileen izenekin. Fernando Morillo «Gloria Mundi», 2004 - 159. orr.
Neurosi obsesiboa -hori baita ni kalifikatzeko erabili ohi duen diagnosi etiketa- jaiotzetik dakarkigun izaera ez delarik ere -nahiago dut izaeraz hitz egin, gaixotasunaz baino-, pertsonaren bizitzan oso goiz azaltzen omen da. Ramon Saizarbitoria «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 71. orr.
Sukaldean zen bi minuturen buruan, etiketarik gabeko ardo botila eskuan. Unai Iturriaga «Berandu da gelditzeko», 1999 - 71. orr.
Ez zen etiketa zale eta aspaldian lagun batek, beste argazkilari historikoak, Robert Capak, horien arriskuaz ohartarazi zion. Berria - Kultura 2004-08-05
"Errealismo magiko" delako etiketa lauso bezain arrakastatsuak. Juan Garzia «Pedro Páramo» - Juan Rulfo, 2001 - 11. orr.
Minimalismoa, super-errealismoa, errealismo zikina: sailkapenak, etiketak, idazle jakin baten nondik norakoak argitzeko nolabait ere baliagarriak izan daitezkeenak. Koro Navarro «Zertaz ari garen maitasunaz ari garenean» - Raymond Carver, 2003 - 8. orr.
Ezpeleta, Uztaritzeko kantonamendu osoak eta Azkaine herria barne dira Errobi/Urdazuri etiketa horren barnean. Herria 2004-09-09
«Jarri diguten punp pop etiketa kendu nahi dut», adierazi du Kele Okereke kantariak. Berria - Kultura 2006-05-04
Zer da izena? Izanari eransten zaion etiketa -barkatu, label- hutsa, ala norbere izanari darion puxka esentziala, norberaren izaeraren ispilu? Joxerra Garzia «Itsasoan euri», 2003 - 94. orr.
Medioek etiketa hori jarri dieten arren, kritikoak ez dira globalizazioaren aurkakoak -izan ere, globalizazio fenomenoaren adibide baitira berak ere-, ekonomiaren globalizazio eredu jakin horren kontrakoak baizik. Iñaki Heras «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 219. orr.
Ez dela "pornografikoa" igurtzi hau edo bestea, sexu-jolas hau edo bestea, jarduera hau edo bestea, baizik eta "pornografiko" etiketa jartzen zaiola garai jakin bateko eredu kulturalak onartu nahi ez duen guztiari. Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 40. orr.
Bakoitzak bere argibidea bilatzen dio, sintoma bat ikusten du eta, azkenik, etiketa bat ezartzen dio arazoari. Luis Elberdin «Sexua noiznahi», 2005 - 195. orr.
Hemen behar adina denbora pasatu duzu ongi jakiteko gauzak berriz antolatzen saiatzen den edozeini erradikalaren etiketa paratu eta inolako begiramendurik gabe bota egiten dutela. Fernando Rey «Hobe nuen etxean gelditu» - Horace McCoy, 2002 - 159. orr.
Ezin da ebitatu besteek guri etiketak jartzea zeren eta bestela, bizitza guztian lan horretan jardungo genuke, etiketak kendu nahian. Ana Urkiza «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 92. orr.
Etiketa hori belaunaldi jakin batekoa izateak, euskal literaturak errekonozitutako lehenengo emakumea izateak dakarrela esango zenuke? Ana Urkiza «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 42. orr.
Etiketek gehiegi markatzen dutela esan nahi duzu? Ana Urkiza «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 41. orr.
Berrogeita hamar urterekin lotsa galdu duela dio, aurreiritzi eta etiketei beldurra. Berria - Kultura 2006-04-30
Zenbateraino hitz egiten da sailkapen horretaz emakumezkoek idatzitako lanaren kalitateagatik edo ezaugarriengatik eta zenbateraino jarri zaien etiketagatik? izena aipatu beharrean, beti aurkitzen zuen ordezko etiketa iraingarri bat: "silikonaren menpekoa" deitzen zion batzuetan, edo "lesbiana birziklatua", maizago eta garratzago. Ana Urkiza «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 262. orr.
Etiketa gorria eta etiketa urdina bereizten ditut. Itziar Otegi «Axenario» - Jules Renard, 2006 - 67. orr.
Ez dugu etiketa politikorik (jarrera politikoak hartuko ditugu ordea). Txema Ramirez de la Piscina «Ikus gaitzazuen», 2004 - 79. orr.
Emakume zuriek sexual test deitzen genuen, gizon beltzen larru proposamenei ezezkoa emanez gero arrazista etiketa ipintzen ziguten. Joseba Sarrionandia «Lagun izoztua», 2001 - 202. orr.
da etiketa (4); dute etiketan (3); eta etiketa (11); eta etiketak (4); etiketa bat (8); etiketa eta (3); etiketa hori (9); etiketa hori jarri (4); etiketa jarri (8); etiketa jartzen (5); etiketak eta (5); etiketak ez (4); etiketak jartzeko (3); etiketak katalanez (8); etiketak katalanez idazteko (3); etiketan adierazi (5); etiketan adierazi beharko (4); etiketarik gabe (5); etiketarik gabeko (3); euskarazko etiketak (4); produktuen etiketak (6); produktuen etiketak katalanez (3); produktuen etiketetan (5)