Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

etika 1 iz moralaz diharduen jakintza; giza jokaera arautzen duen erregela multzoa.

Etika edo filosofia morala (testu honetan sinonimotzat joko baititugu bata zein bestea) giza ekintzen ebaluazioaz arduratzen den filosofiaren esparrua da.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 199. orr.

Gaur berton ere nabari du gizakiak, eboluzio korapilotsu horrexen fruitu dena, bere ohituretan (etikan), politikan, inguruaren usnaketan (zientzian, etab.), bere portaera guztian.  Joxe Azurmendi   «Euskal Herria krisian», 1999 - 7. orr.

Etikaren oinarri nagusia, edozein delarik ere etika hori, norbera-ez-den-beste hori onartzea da.  Joxerra Garzia   «Kurrin-kurrun vitae», 2004 - 128. orr.

Gogoeta ontologikoak harremanak ditu filosofiaren beste zenbait azpidiziplinarekin, hala nola etikarekin eta estetikarekin.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 178. orr.

Etikarik gabeko portaera honek krisi larria eragin zuen NYT kazetan, inoiz bizi izan duen gogorrena: bost goi arduradunek dimisioa eman zuten.  Txema Ramirez de la Piscina   «Ikus gaitzazuen», 2004 - 27. orr.

Desiraren etika da azkenik ezaren etika.  Joseba Zulaika   «ETAren hautsa», 2006 - 87. orr.

Egin diren iraultza guztien artean, giza eskubideen aldeko iraultza hau izan liteke, beharbada, etikaren ikuspuntutik erakargarriena eta munduak egun behar duen beharrezkoena, gure garai honetan.  Pello Salaburu   «XX. mendearen argi-itzalak», 2001 - 172. orr.

Ez zait inporta etikari pixka batean huts egitea horrela justiziaren alde egiten badut.  Fernando Rey   «Hobe nuen etxean gelditu» - Horace McCoy, 2002 - 17. orr.

Etikako irakaslea ez da etikaren irakaslea.  Joxe Azurmendi   «Euskal Herria krisian», 1999 - 44. orr.

Estetika gehi etika, berdin politika.     «Kuskue tanden», 2004 - 179. orr.

2 (izenondo eta izenlagunekin)

Etika zorrotzeko emakumea da Temple.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 285. orr.

Filosofia morala hiru esparru nagusitan bana daiteke: teoria etikoak (edo etika arauemailea edo normatiboa), etika aplikatua (edo etika praktikoa) eta metaetika.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 199. orr.

Etika protestantea eta kapitalismoaren espiritua.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 312. orr.

Etika humanista, etika autoritatezkoaren alderantziz, printzipio honetan oinarritzen da: 'ongia' gizakiarentzat ona dena da eta gaizkia gizakiarentzat detrimentala dena.  Jenaro Garate   «Gizakia maitagogoa da», 2001 - 32. orr.

Zer balio eduki dezake autoritateak/botereak ez beste ezerk gidatzen duen etika normatiboak?  Rafa Egiguren   «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea, 2006 - 93. orr.

Eginbeharretan oinarritutako teoria etikoen artean esanguratsuenak bi dira: etika kristaua eta etika kantiarra.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 200. orr.

Etika homerikoa etika aristokratikoa da, aristos edo gorenen artean nagusitu zen "izateko arau-multzoa".  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 31. orr.

Etika aplikatuaren esparrua aztertuko da, eta azalpena esparru horren adibide paradigmatiko batera murriztuko da.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 8. orr.

Etika sozialaren ordez banakako etika hasi zen gora egiten, estoikoei esker batez ere.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 221. orr.

Bietako bat ez da "egiazko" etika; edo, gutxienez, bietako bat etika "hobea" da, "goragokoa".  Joxe Azurmendi   «Euskal Herria krisian», 1999 - 48. orr.

Komunikatu ahal izateko hizkuntza, bizimodua ziurtatzeko teknikak, eta hitzik gabeko balio-sistema bat, nolabaiteko etika eta estetika barne hartzen dituena.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Errekarteko koadernoa», 2001 - 117. orr.

Kanten etikan ez dago bihotzik, ez dago berorik, izotzezko etika da.  Jenaro Garate   «Gizakia maitagogoa da», 2001 - 57. orr.

3 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Argi zegoen iraultzaile ohiok batere lotsarik gabe baliatzen genituela Elizaren "aberastasunak", inolako fede-helbururik gabe, eta batere etika-zalantzarik gabe, uste baikenuen hura guztia herriaren izerdiarekin eraikia zela.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 118. orr.

Aristotelesen Nikomakorentzako etika liburua da erreferentzia nagusia.-Hi etika irakaslea izanik, hire ustez zein izan beharko litzateke gure jarrera agentziaren injustiziaren aurrean?  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 203. orr.

Etika-komiteek azpibatzorde espezializatuak sortuko dituzte.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 96. orr.

Non utzi ditugu gure etika balioak?  Pello Salaburu   «XX. mendearen argi-itzalak», 2001 - 191. orr.

Ekonomian, eta gizarte zientzietan oro har, handia izan da etika eta justizia gaietan Jonh Rawls-en eragina.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 279. orr.

Esan beharra dago gai honen inguruan funtsezko auzia, azken batean, ez dela enpresak etika edota gizarte erantzukizunarekin zerikusia duten ekimenak zergatik ezartzen dituzten aztertzea, baizik eta neurtzea ekimen horiek zerbaitetarako baliagarri diren ala ez.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 179. orr.

4 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Ez dadila enpresa-etika eta erantzukizun soziala tresna bat izan, bide bat, helburua baizik. barne-etikak oldartzera deitzen gaituela.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 178. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus