Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Altzairu urritasuna dago munduan, Asia aldean bereziki, eta Nissan autogileak, kasu, produkzioaren zati baten aldi baterako etete bat ere iragarri du Japonian dituen lau lantegietatik hirutan. Berria - Ekonomia 2004-11-26
Herrialdeko segurtasun indarren desantolatze bat eta prozesu politikoaren etete bat behar litzateke horrelakorik gertatzeko, eta oraindik ez gaude horretan. Berria - Mundua 2006-03-02
Beranduko ohartze horrek -eta birziklatzearen moteltzeak, HPEEko soberakinen ahitzea zela-eta- denak batera bultzatu zituen garapen-bideko herrialdeentzako kredituak bat-batean moztera, eta era horretan hain beldurgarri gertatzen zitzaien ordainketen etetea eragin zuten. Koro Navarro «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 90. orr.
Itoizko kableen eteteaz gain, beste hainbat ekintza ikusgarri egin dituzte. Txema Ramirez de la Piscina «Ikus gaitzazuen», 2004 - 74. orr.
«Indarekeriaren etete serioa» beharrezkotzat joatzen du Elkarri-k. Berria - Euskal Herria 2004-04-01
Batasun handiak utzi eta etete-fenomenoetan jarri dute arreta. Xabier Arregi «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 10. orr.
Etete-klausula ez da aldatuko: hamabi milioi euro. Berria - Kirola 2006-01-17
Javier de Pedrok 30 milioi euroko etete klausula du, Cesar Krutxagak 15 milioi eurokoa eta Asier del Hornok 9 milioikoa. Berria - Kirola 2004-01-25
Hori dela-eta, Latino Amerikako, Ekialdeko Europako eta Mediterraneo aldeko herrialdeen ordaintze-eteteen historia luzeak garbi erakusten du bai hartzekodunek, bai zordunek, beren harremanetan agertzen duten amnesia txundigarria. Koro Navarro «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 112. orr.
baina etete (3); bere etete (3); bere etete klausula (3); etete klausula (45); etete klausula du (4); etete klausula izango (3); etete klausula ordaindu (9); etete klausulak (4); etete klausularekin (3); etete klausularen (6); etetearen aurka (3); euroko etete (16); euroko etete klausula (12); euroko etete klausularekin (3); jardueren etetearen (3); milioi euroko etete (15); zuen etete (3); zuen etete klausula (3)