Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

etesio izond haizeez mintzatuz, udan ekialdeko Mediterraneoan dabilen iparraldekoa.

Ondoren Uda bero dator, ondoan Zeres haustuna eta akiloiaren ufa etesioak lagun dituela.  Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 349. orr.

Hark Egipto berorik handienean ureztatzen du, beharbada akiloiek, haize etesioak deritzen urtaroan, ibai-ahoen kontra putz egiten dutelako eta, urez kontra eginez, galgatzen eta, uhinei atzerantz eraginez, ibaia betetzen eta gelditzen dutelako.Baliteke urtaro honetan euriak ibaiburuan mamiagoak izatea ere, akiloien putz etesioek hodei guztiak alde haietarantz batzen dituztelako.  Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 433. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus