Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

eterno iz betierekoa, betikoa.

Hark ezarri ditu sendo bere lekuan betiko Egia eternoa eta azkeneko Ongia, mendebaleko kultura eta zientziako razionalitatearen harroin metafisikoak.  Joxe Azurmendi   «Euskal Herria krisian», 1999 - 18. orr.

Zorionbiderik gorena bizitza eternoan.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 29. orr.

Adimenaren zeregina zientzian ez da ideien ordena eternoa jainkoaren gogamenean islatzea, munduko gauzen artean kausazko ordena islatzea baizik.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 80. orr.

Sedukzioaren gaia Moisesen denbora baino lehenagokoa zela esan nion, baina gaurkotasunik galdu ez duena, gai eternoa.  Xabier Mendiguren Elizegi   «16 ipuin amodiozko», 2002 - 142. orr.

Gero, Platonez eta platonismoaz ez hain seguru ibiltzen ikasi behar izan dugu, eta metafisikari isil-isilik agur esan diogu, bere Ideia eterno guztiekin eta Ongi absolutuarekin.  Joxe Azurmendi   «Euskal Herria krisian», 1999 - 18. orr.

Energia plazer eternoa da.  Fernando Morillo   «Gloria Mundi», 2004 - 207. orr.

Agintaldi eternoaren bidean den PNVk bidaideak hautatu behar ditu, gehiengo absolutuaren aukerak guztiz bereak egin duen honetan.  Berria - Harian   2005-04-18

Gure iraganaren aztarnarik gabe bizi nahi dugula, orainaldi eternoan.  Berria - Kultura   2006-03-19

Elezahar batek dio Casanovak berak ere ez zeukana saldu nahi izan omen ziolako sartu zuela Serenissimak kartzelan: gaztetasun (eta pasio sexual) eternoa bermatzen duen edabea.  Anjel Lertxundi   «Italia, bizitza hizpide», 2004 - 76. orr.

Ez huen ezagutzen grina bitxi hori, gizasemeak duen grinarik ezkutuena, gizon bakoitzaren nerbioetan, zokorik zokoenean, su eternoa lurraren sakonaldeetan ezkutatzen den bezala.  Xabier Olarra   «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 133. orr.

Frantzia eternoarekin zerikusik ez zuen sasi-gobernua besterik ez zela hura.  Joseba Zulaika   «ETAren hautsa», 2006 - 107. orr.

Burgosen, Espainia eternoaren bihotzean.  Koldo Izagirre   «Nik ere Germinal! egin gura nuen aldarri», 1998 - 70. orr.

Erretreta hartuz geroztik ez du inoiz huts egin eguneroko bi edo hiru tabernaren jira, baxoerdi eterno bat ondoan daukala egunkariak patxadan irakurtzeko.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 40. orr.

Rubertentzat, hala ere, Estatua ez da gauza eterno bat, ez du inolaz ere Abrahanen parabola exijitzen, une historiko bateko joeren konbergentzia trabagabe jariatzen dena besterik ez da.  Joseba Zulaika   «ETAren hautsa», 2006 - 59. orr.

Hori bertutea eta bizioa norberaren iritzira definitzea da, hauek aldaezinak eta eternoak direla esan zaigunean.  Juan Martin Elexpuru   «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria, 1999 - 109. orr.

Eternoak iruditzen zaizkidan segundo batzuk egiten ditu niri begira-begira.  Anjel Lertxundi   «Zorion perfektua», 2002 - 151. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

eterno bat (5)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus