Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

eternizatu, eterniza(tu), eternizatzen 1 du/da ad eternoa bihurtu, betikotu.

Gure gau bat betikotu duzu, eternizatu.  Berria - Kultura   2006-03-22

Aberastasuna eternizatzea nahi dugu, hori besterik ez da banketxe eta aseguru-etxeen funtzioa.  Pako Aristi   «Note book», 2005 - 125. orr.

Erromantze batean diotenez, sagar gorria, intxaur gorrixkoa eta basa-lizarraren baia gorria omen zen jainkoen elikagaia, bizitza eternizatzen zuena.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 36. orr.

Estrategia horren ondorioz, batzordearen bilerak eternizatzen, parlamentarioen arteko haserreak pizten, krispazioa neurrigabe handitzen eta, finean, ikerketa batzordearen lana erabat oztopatzen zen.  Jon Alonso   «Erretzaileen eremua», 2006 - 21. orr.

Trantsizio bat, definizioz, eternizatu ere ez litzateke egin behar.  Joxe Azurmendi   «Espainiaren arimaz», 2006 - 16. orr.

Egun eta gau, hiru egunetako tarte honetan, denbora bera ere eternizatu egiten omen da.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 426. orr.

2 (era burutua izenondo gisa)

Lantzean behin ene baitara biltzen nintzen eta ametsari bisita egiten nion: gizairudi eternizatua pentsamendu likidoetan, har zuri bat maitasunean bihurritzen.  Berria - Kultura   2006-03-14

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus