Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

eternalki adlag era eternalean.

Laurogeita hemeretzi edo ehun urtera arte bizi izan zen alkoholiko baten semea zela Franco hura, eta, edaten ez zuenez, eternalki biziko zela.  Bernardo Atxaga   «Lekuak», 2005 - 93. orr.

Eternalki urperatzen ziren, sekula erabat urperatu gabe.  Harkaitz Cano   «Pasaia blues», 1999 - 216. orr.

Demagun, ordea, hauek eternalki iraun dezaketela: hala ere, edo organo baten sentimena eduki behar dute edo animalia osoen berdinak direla pentsatu behar.  Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 147. orr.

Gizon bat bere anomalia guztiekin deskribatuko lukeen liburua japoniar estanpa bat bezalako artelan bat litzateke, non eternalki ikusten baita beldartxo baten irudia behin eguneko ordu partikular batean begietsia.  Juan Garzia   «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob, 2002 - 16. orr.

Arimaren zerua eternalki zeharkatzen zuen galdera zabal eta orokorra.  Anton Garikano   «Farorantz» - Virginia Woolf, 2001 - 160. orr.

Gogoeta egiten zuen eternalki, bere amets antzuan, batere ezagutu ez zituen gauzez.  Juan Garzia   «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob, 2002 - 47. orr.

Indusketok guztiok alferrik dira, zeren Kid kapitainak adierazi baitzuen bere gordailuek eternalki ezkutuan iraungo zutela "perrail odoljario dun gizona"rengatik.  Juan Garzia   «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob, 2002 - 140. orr.

Zorionak, ordea, izoztuko du bere irria eternalki.  Berria - Kultura   2004-02-10

Burke jaunaren irudimen emankorra asperturik zegoen giza esperientziaren kontakizun eternalki antzekoez.  Juan Garzia   «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob, 2002 - 165. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus