Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Zeren jainkoen izate guztiak bere baitan eta bakerik gorenez behar baitu bizitza eternala gozatu, gure arazoetatik bereiz eta urrun aldendurik. Xabier Amuriza «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 35. orr.
Honako honetan are okerragoa da; zure ahalketi hori debota da, haurtzaro eternalera kondenatu ohi duen emakume onaren deboziokoa. «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 49. orr.
Ebakitzen eta zati bihurtzen denak argi dago izaera eternala edukitzeari uko egiten diola. Xabier Amuriza «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 201. orr.
Lehenkien loturak ezberdinak direnez eta materia eternala denez, gauzek euren gorputz osoan diraute, haien uztardura desegiteko bezain indar bortitzak jo arte. Xabier Amuriza «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 47. orr.
Non jausi zen gizaundien hainbeste balentria eta nola ez da inon loratu, ospearen monumentu eternaletan irarrita? Xabier Amuriza «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 327. orr.
Begira gu jaio aurreko denbora eternaleko iragana ere zer hutsa den guretzat! Xabier Amuriza «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 219. orr.
Zeuk bakarrik sosega ditzakezu hilkorrak bake lasaiz, gerralan ohilak Martitz armajaunak baitaramatza, zure altzoan etzan ohi dena bera, maitasunaren zauri eternalak abaildurik. Xabier Amuriza «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 35. orr.
Zazpi adarreko argimutil zenbait ageri ziren, argi eternalez izekiak. Juan Garzia «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob, 2002 - 72. orr.
Eguzkiak, jaustunari bidera irtenik, munduko lanpara eternala hartu zuen eta zaldi itsutuak bildu eta dardar uztartu zituen eta euren bidetik bergidatu, dena gobernatuz, greziar poeta zaharrek kantatu zutenez. Xabier Amuriza «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 331. orr.
Literatura ez da sortzen arau absolutu eternal batzuen aplikazio moduan, eta ez da halako arauekin juzgatu behar. Joxe Azurmendi «Espainiaren arimaz», 2006 - 29. orr.
Nahiago dut sinetsi ezen hutsegiteak izanagatik luzeak ez direla eternalak; eta ez dezaket pentsa ongia egiten duena be rtutearen etsai denik. «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 88. orr.
bizitza eternala (3); egunak eternalak (3); eternal bat (4); eternal batean (4); eternal hori (3); eternala egin (3); eternala zen (3); eternalak eraginda (3); eternalak izan (3); materia eternala (3)