Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Usain etereoak: alkohola eta kloroformoa, esate baterako. Irene Aldasoro «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 143. orr.
Orainaldia, berriz, alegiazkoa bizi izan zuen beti, kalesan sarturik eta ipuin bateko pertsonaia etereo baten gisa. Anjel Lertxundi «Azkenaz beste», 2005 - 124. orr.
Bere biluztasun etereoa estali beharrean aurkitzen baita. Iñaki Mendiguren «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 135. orr.
Los Angelesetik Londresera neuzkan ordu luzeetan irakurriko nuela pentsatu nuen, lainoak baino goragoko eremu etereoan. Bernardo Atxaga «Soinujolearen semea», 2003 - 20. orr.
Horrek zuzenean eraman zuen, melodiaren zentzu limurtzaileak arrastaturik, sukaldetxo hartatik at, beste eremu etereoago batzuetara. Joxemari Iturralde «Euliak ez dira argazkietan azaltzen», 2000 - 192. orr.
-Mai, ez ahal duzu nehoiz, izpiritu hutsezko izate etereoetaz hitz egiten entzun? Itxaro Borda «Entre les loups cruels», 2001 - 106. orr.
'Kalitatea eta bizitza' binomioa oso da interesgarria, erakusten duelako horren etereoa den zerbait (bizitza) neurtu daitekeela; Matematikak ere, nahiz hura izan zientzia guztien artean prestuena eta abstraktuena, etereoetan etereoena, bizi garen lur honetan ditu barneratuak bere sustrai sakonak. Berria - Gaiak 2004-03-24
Modu maskulinoa etereoagoa da, urrunagoa; pentsamendu maskulinoak kontzeptuen gainean hotzean pentsa dezake eta, aldiz, pentsamendu femeninoak pentsatzeko hurbiltasuna behar du, objektuak behar ditu, afektua, ukimena, usaimena, ikusmena. Ana Urkiza «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 196. orr.
Giulia, mehe-mehe eta beltzaxka, izotz-begidun Michèle Morgan etereoarekin; ni, otxan eta atzerakorra, Jean Gabin desertore, xarmatzaile, harroputz eta malamentean hilarekin. Juan Garzia «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 159. orr.