Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

etenune iz zerbait eteten den unea edo gunea.

Arrebak hamaika istorio kontatu dit, etenunerik gabe ia-ia.  Txillardegi   «Labartzari agur», 2005 - 15. orr.

Begiak esku-ahurraz babestu eta gorantz begiratu nuen: zeruaren urdin haustuak ez zuen etenunerik, eguzkiaren inguruan baizik.  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 296. orr.

Han entzun nituen -zergatik ez dakit, ez bada senak hartara bultzatu ninduelako-, hots apal eta zehazgabe batzuk, ekaitzaren etenuneetan iristen zirenak, bitarte luzeetan, ez nekien nondik.  Koro Navarro   «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 48. orr.

Lehen bereizketaren eremu horietan, hor agertzen diren distantzietan, etenuneetan eta atalaseetan diskurtso psikiatrikoak aurkituko du bere esparrua mugatzeko aukera, zertaz hitz egiten duen definitzekoa.  Xabier Arregi   «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 51. orr.

Iraxuk horretan etenune labur bat egin ondoren, hariari eutsi dio: [...].  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 135. orr.

Memento horretan etenune bitxi bat sumatu nuen, eta haria galdua nuela erreparatu.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 307. orr.

Eta bera errazago aztertzeko adibide legez hartuko dugu psikopatologiaren diskurtsoa XIX. mendetik hona, erraz onar bailiteke hau etenune kronologiko egoki bezala lehen hurbilketa bat egin gura izanez gero.  Xabier Arregi   «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 49. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus