Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

etenka 1 adlag etenak eginez.

Etenka egin nuen lo.  Juan Garzia   «Pedro Páramo» - Juan Rulfo, 2001 - 54. orr.

Eta nire... -etenka hitz egiten zuen Léak, amorruaren amorruz-.     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 372. orr.

Haren atzean, biolontxeloa, monodia baten erritmo nekatua etenka markatzen, leihoen kontrako txingor-burrunbaren gaindi.  Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak», 1998 - 41. orr.

Are zailagoa da kontua odola etenka ematen delako: izan ere, gorputzeko gainerako tokietako antolamenduen kontrara gertatzen da hori, etenik gabe iristen baita odol-emaria organo nagusi gehienetara.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 257. orr.

Bitsa dario, auhenka, gorputza dardar, deliratzen ari da, giharreak atezuan, bihurkatzen, arnasa etenka, konbultsioek ahituta utzi arte.  Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 193. orr.

Eta jauzika eta etenka datozkit orduan pentsuak, bakoitza bere aldetik balihoa bezala... batasunik eta osotasunik gabe.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 648. orr.

Zuzi erretxinatsuak, berdin saiatzen dira, sua lagun, argi berria hornitzen, garrak etengabe dardar, eta argiak, etenka bezala, ez dio gelak argitzeari uzten.  Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 325. orr.

2 etenkako izlag

Solasaldia etenkakoa izan zen, gizalegezkoa eta oso tentsio handikoa, manera onen bitartez bata bestea txunditu nahian dabiltzan arrotzak bagina bezala.  Fernando Rey   «Hobe nuen etxean gelditu» - Horace McCoy, 2002 - 105. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus