Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Egin liteke konputagailu bat etengailuak besterik erabili gabe. Irene Aldasoro «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 227. orr.
Etengailua hormatik zintzilik zegoen, sakatu eta berehala piztu zen argia. Joseba Sarrionandia «Lagun izoztua», 2001 - 131. orr.
Dudakor, urrats batzuk egin zituen, gero argiaren etengailuari eragin zion. Monika Etxebarria «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 142. orr.
"Ikusten diat presaka habilela. Argia pizteko betarik ere ez duk izan." "Utzi horrela! -hots egin nion eskua etengailura eraman zuenean- Nahikoa argi sartzen da lehiotik". Bernardo Atxaga «Soinujolearen semea», 2003 - 281. orr.
Gorputzean ez dago, ez etengailu mekanikorik, ez korronte elektriko handirik, baina hormona deritzen mezulari kimikoak baliatzen dituzte berrelikadura-sistema negatibo askok. Irene Aldasoro «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 195. orr.
Neuronak baditu, horrez gainera, beste hainbat ezaugarri, eta, haiei esker, pizteko eta itzaltzeko etengailu soil bat baino gauza baliagarriagoa da. Irene Aldasoro «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 227. orr.
Askotariko etengailua. Irene Aldasoro «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 227. orr.
Noiz edo noiz gure etxera etortzen zen, armairu bat konpondu beharra zegoenean, edo argi-etengailu bat aldatu edo kutxak lotu beharra zegoenean. Fernando Rey «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 46. orr.
Atsedenaldia behar zuen; buruko etengailua sakatu eta nirvana bortitz batean erori. Fernando Morillo «Gloria Mundi», 2004 - 111. orr.
Neurona etengailu bat da funtsean, eta pentsa daiteke ea aski ote diren etengailuak, 10.000 milioi izanda ere, konputagailu bat egiteko. Irene Aldasoro «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 227. orr.