Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Ez da onartzekoa Zayd deritzon gizabanako honek, hasieran molekula bat izan ondoren, betegintza lortu arte, etengabeki aldatuz joan denak, bere burua aldaraztea, bere baitan era horretako itxuraldaketak sorraraziz. Xabier Kintana «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 220. orr.
Etengabeki higitu eta itxuraldatzen den ordoki urdina begietsiko zenuke, harri txintxolazko ozeano idor honen ordez. Xabier Montoia «Elektrika», 2004 - 168. orr.
Mobilizazio gutxi batzuen aipamena ere jasotzen du autoak, Otegik, haietan parte hartu izanagatik, legea etengabeki urratu duela argudiatu nahian. Berria - Harian 2005-05-27
Auto ilara noizbehinka apurtxo bat mugitzen zen, halako geldotasunez non Lucy berriro hasi baitzen kezkatzen eta erlojuari etengabeki so egiten. Joxemari Iturralde «Euliak ez dira argazkietan azaltzen», 2000 - 255. orr.
Batzuk beren higidura berezian ekialdetik mendebaldera doaz, eta beste batzuk, aldiz, etengabeki mendebaldetik ekialdera higitzen dira. Xabier Kintana «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 190. orr.
Badira gure artean distira hori behin eta berriro ikusten duten pertsona batzuk, haren argiak etengabeki inguratuko balitu bezala, eta haientzat gaua eguna bezalakoa da, eta horixe da profeten mailarik gorena, esaerak dioenaz: [...]. Xabier Kintana «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 30. orr.
Honelaxe dihardu etengabeki parafraseatzaileak bere azalpenetan (bakea bego harekin!). Xabier Kintana «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 67. orr.
Kukuturik zegoen lekutik Letu eta Lekeitio eta ezezagun zitzaion gazte iduriz euskalduna ikusten zituen etengabeki, solasean. Xabier Montoia «Baina bihotzak dio», 2002 - 262. orr.