Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

etendura 1 iz etena, jarraitasuna etetea.

Egurraren etendura fin sakon batek eskekoak kaparantz luzatutako besoa, sorbalda, bular-aldea zeharkatzen zituen.  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 141. orr.

Maila bakoitzak bere hausturak ditu, bakoitzak berarena besterik ez den aletzea, eta zenbat eta mailarik sakonagotara jaitsi orduan eta luzeagoak izango dira etendurak.  Xabier Arregi   «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 9. orr.

Eta etendura bat eginez, eta niri besotik helduz: [...].  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 110. orr.

Ez dezala inork irudikatu, itxurek nahastuta, historiaren diziplina batzuk jarraitasunetik jarraitasun-ezera iragan direla, eta besteak, berriz, jarraitasun-ezen nahasmendutik etendurarik gabeko batasun handietara iragan direla.  Xabier Arregi   «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 12. orr.

Eta etendura bat eginez, eta niri besotik helduz: [...].  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 110. orr.

Emakumeak, orduan, sumindurak eragindako ahots lakarrez eta hitzen artean etendurak eginez, oihuka: [...].  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 107. orr.

AEBetako hauteskundeek etendura handia eragingo dutela iritzi du erakundeak.  Berria - Ekonomia   2004-05-16

Horregatik, askotan, belarriak kotoiez estaltzen ditu, lepo-hezurraren etendura hozkitsua edo sabeletik irteten den azken hatsaldi itoaren erregua ez entzutearren.  Karlos Linazasoro    «Glosolaliak», 2004 - 82. orr.

Azkenean, zalantzarik gabe, etendura erradikalenak hausturak dira.  Xabier Arregi   «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 11. orr.

Erlijioa zen agian etendura nabarmenena, baina ez bakarra.  Joseba Zulaika   «ETAren hautsa», 2006 - 33. orr.

1990-2002 bitartean, nolabaiteko etendura izan zen hazkunde ekonomikoaren eta ingurumenaren artean.  Berria - Euskal Herria   2004-11-09

Obra bakoitzean, liburu bakoitzean, testurik txikienean arazoa da, orduan, etendura-puntua berraurkitzea.  Xabier Arregi   «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 162. orr.

Urte hasieratik uztaila bitarteko hornikuntzaren kalitatea %18 hobetu zuen Iberdrolak, potentziaren araberako etendura denbora 1,04 ordutakoa izan baitzen.  Berria - Ekonomia   2004-08-08

Eraketa diskurtsiboa aldi berean agertzen da etendura-hastapen bezala diskurtsoen nahasketan, eta hustasun-hastapen bezala hizkuntzaren eremuan.  Xabier Arregi   «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 138. orr.

Bestalde, garai honetan digestio-etendurak ere gertatzen dira.  Berria - Harian   2005-08-06

Segurtasun arrazoiengatik, oso inportantea bide da argindar-etendurarik ez egotea Tetra martxan dagoen bitartean.  Iban Zaldua   «Etorkizuna», 2005 - 67. orr.

Nola onartu aldizkari hartan ipuina argitaratzeak, argitaletxearen ordainketa-etendurarekin zer ikusirik izan zezakeenik?  Iban Zaldua   «Traizioak», 2001 - 184. orr.

Asegarcek borondatezko hartzekodunen konkurtsoan lehen kiebra teknikoa edo ordainketa etendura izan zitekeena deklaratu zuen iragan asteazkenean, Bilboko Merkataritza Auzitegian.  Berria - Kirola   2006-04-05

Iragan urteko abuztutik ordainketa-etendura egoeran zegoen.  Berria - Euskal Herria   2004-07-09

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

eta etendurarik (3); etendurarik gabe (3); etendurarik gabeko (4); haurdunaldiaren etendura (3); ordainketa etendura (6)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus