Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Sherman jeneralaren urrezko estatuak arreta etenarazi zion. Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 198. orr.
Zerbaitek etenarazi zuen ene jarioa. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 46. orr.
Borabiderik gabeko bikoteek ohi dutenez, bion artean tarte zabala uzten genuelarik, jendea ugari gurutzatzen zitzaigun erditik, solasa etenaraziz. Ramon Saizarbitoria «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 141. orr.
Besarkatu eta estutu egin ninduen, arnasa etenarazteraino. Juan Kruz Igerabide «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 86. orr.
Neure esperientziak kontatzen nizkionean, entzuten zidan Sabethek, baina zahar bati entzuten zaion bezala: etenarazi gabe, adeitasunez, ez sinesmenik, ez berotasunik. Joxe Austin Arrieta «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 163. orr.
-Nondik nora jakin zenuen Benjamin argala eta hankandia zela? -etenarazi zidan bisitariak. Edorta Jimenez «Kilkerren hotsak», 2003 - 33. orr.
Gehienez ere, berak kontakizunari aurrea hartuz etenarazten ninduen, aditzera emanez, hartara, lehendik ere kontatua niola noizbait. Joxe Austin Arrieta «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 163. orr.
Zortea izan nuen, orduantxe hutsik gelditu berria izaki, nonbait, kabina-klaseko kamarote bat... entzun zuen Ivyk nola ari nintzen erreserba agintzen, eta salto batean etorri zen niregana hura etenaraztera; baina nik ordurako aurikularra eskegia. Joxe Austin Arrieta «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 87. orr.
Fionnek esku bat lepoan ipini zion, etenaraziz. Joanes Urkixo «Gerlari zuria», 2004 - 83. orr.
Askok salatu zuten Londresek arrazoi politikoengatik erabili zuela kasua, eta ikerketak aurrera jarraitzerik nahi ez zuelako etenarazi zuela auzibidea. Berria - Mundua 2006-04-05
Agintariek atzerriko zorraren parte baten luzamendua iragarri zuten orduan, NDFren kredituak etenarazi zituena. Koro Navarro «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 163. orr.
Angelusak etenarazitako exekuzio haiek, zein gogoangarriak gertatzen zaizkion borreroari! Karlos Linazasoro «Glosolaliak», 2004 - 76. orr.
etenarazi zuen (3)