Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Harry saiatu zen Gryffindorreko zutoinetarantz itzultzen; Woodi jokoaren etenalditxo bat eskatzeko asmoa zuen. Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta Azkabango presoa» - J.K. Rowling, 2002 - 170. orr.
Palan ari ziren gazteek gustura egin dute etenalditxo bat. Berria - Euskal Herria 2004-07-03
Puntu horretantxe etenalditxo bat egin nahi nuke nire buruari dagozkien kontuekiko, garrantzitsua baiteritzot oso ikusleen kontzientzia lozorrotuaren gainean egindako aipamena argitzeari eta luzetxoago azaltzeari. Karlos Linazasoro «Ez balego beste mundurik», 2000 - 187. orr.
Baina Mirenena gertatu eta gero... -etenalditxo bat egin zuen, une batez gogoetan sartuta egoteko-. Migel Angel Mintegi «Denak du bere prezioa», 2002 - 160. orr.
Iruñean bezala, berandu hasi zuen kontzertua, eta, ohi duenez, etenalditxoa egin zuen erdian. Berria - Kultura 2004-10-05
Etenalditxoa amaituta epaileak guardiak lekukoak kazetariak entzuleak aretora barriro etorriak zirelarik, atea zarratzerakoan, zango batek traba egin zuen kanpotik eta barrukoen bultzadaz hanka jausi zitzaion belaunetik. Koldo Izagirre «Nik ere Germinal! egin gura nuen aldarri», 1998 - 78. orr.
Sukaldari krudela, emazu atseden, // su etenalditxo bat, laburra bederen! Xabier Olarra «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 105. orr.
etenalditxo bat (6); etenalditxo bat egin (3)