Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Iberia duk Sephar; Gaztela, Galizia, Portugal, Nafarroa galdua, horiek denak -etena egin zuen, aletzen ari zen izenen kontuaz nekaturik, itxuraz-. Edorta Jimenez «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 209. orr.
Miloko betelana egiten ari zen Salomon eta bere aita Daviden Hiriko harresietako etena ixten. Elizen arteko biblia 1 Erg 11,27
Baina tentsioak ez du etena esan nahi. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 48. orr.
Ostegunetako eten hori gabe astea basamortua bezain idorra da. Oskar Arana «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 19. orr.
Eten bat izan zen, zaratek konmutazioren bat salatzen zuten, antza, nahikoa denbora izan zen Raimundo Silvak pentsatu ahal zezan, Maria Sara du izena. Jon Alonso «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 125. orr.
Kontaketan eten bat egin beharra izan nuen. Edorta Jimenez «Kilkerren hotsak», 2003 - 153. orr.
Raimundo Silvak eten bat egin zuen, esateko, Guialdoren bere ahaideen eta adiskideen konbertsioa deskribaten duen lerroaldea dator ondoren. Jon Alonso «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 323. orr.
Hala hedatzen ditugu zubiak, konpontzen edo moldatzen ditugu hausturak, bizitzako eten handiak, oroimenaren bidez eta, hortik harago, mitoaren eta artearen bitartez. Xabier Olarra «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 173. orr.
Bazegoela, bestalde, irudi batetik bestera pasatzea, eten handirik gabe. «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 172. orr.
Eten labur bat egingo dut hemen, galdera bat egiteko. Koro Navarro «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 187. orr.
Oroitzapen horiei dagokienez, ez zegoen eten zorrotz bat, baizik eta denbora-gradiente bat, eta, hala, 1966 eta 1967ko gertaerak osorik zeuzkan gogoan, 1968 eta 1969koak partez edo tarteka, eta 1970etik aurrerakoak, berriz, ia erabat ahaztuak. Xabier Olarra «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 63. orr.
Oraingoz ez da azken punturik izango, eten bat baizik, iragarri dion bisita iristen den arte. Jon Alonso «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 301. orr.
Zergatik eten hori? «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 382. orr.
Erretorika klasikoan, diskurtsoaren mintzotik kanpoko osagaiak -keinuak, mugimendua, ahotsaren tonua eta intentsitatea, etenen kudeatzea, eta abar- aztertzen ziren gunea zen actioa. J. Garzia / A. Egaña / J. Sarasua «Bat-bateko bertsolaritza», 2005 - 223. orr.
Erlojuak etenik gabe jotzen zituen orduak, isiltasun erabatekoa urratuz. Jose Morales «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 67. orr.
Gero elurra hasiko da, emaro, etenik gabe. Joseba Sarrionandia «Lagun izoztua», 2001 - 279. orr.
Gaixotasun hark jotakoak, astiro baina etenik gabe, amets gero eta sakonagoan erortzen ziren, eta geroago isiltasunean eta hotz hilgarrian, eta azkenik hil egiten ziren. Agustin Otsoa «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 166. orr.
Jainkoak etenik gabe ekiten eta maitatzen du, ekitea da Jainkoaren izatea, bere esentzia, bere bizia, bere zoriontasuna. Joan Mari Lekuona «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler, 1997 - 26. orr.
Etenik gabea balitz, ez nuke dudarik betiko bizia izendatzeko. Joan Mari Lekuona «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler, 1997 - 46. orr.
Miragarria da nolako etena gertatu zen nire bizi iturrietan, miragarria zenbateraino irauli zen nire pentsamendu arruntenaren nolakotasuna. Koro Navarro «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 20. orr.
Errazago gertatzen da etenik gabeko ß ahoskatzea bokal artean. «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 34. orr.
Doinua bera izaten da eten-hausteen salatzailerik behinena. J. Garzia / A. Egaña / J. Sarasua «Bat-bateko bertsolaritza», 2005 - 91. orr.
Ohartarazi dugu gizakiaren aurrerabide espiritualean hurrenez hurren izandako mugarriak -Abraham, Moises, profetak eta Kristoren izena dutenak- zibilizazio sekularraren ibilbidearen behatzaileak bidezulo eta zirkulazio-etenak ikusiko lituzkeen puntuetan daudela guztiak. Iñaki Mendiguren «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 138. orr.
Arau horiei esker, margotutako espazio-eskalak margotua ez den eszena batek eragiten dituen luminantzia eta kolore-etenen antzekoak eragin ditzake erretinan Josu Zabaleta «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 63. orr.
Martxoak 22, 2006; ETAk su-eten iraunkorra iragarri du. Joseba Zulaika «ETAren hautsa», 2006 - 11. orr.
Su-eten iraunkorra deklaratu du ETAk martxoaren 24an. Rafa Egiguren «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea, 2006 - 14. orr.
ETAri, hitzez hitz, su eten zabal eta iraunkor bat aldarrika dezala. Joxerra Garzia «Itsasoan euri», 2003 - 18. orr.
Dauka ere gisa hortako urratsik ezin egin dela ETA-ren beste su-eten bat gabe. Herria 2003-12-11
Apirilaren 8an sinatu zuten su-etena Gobernuak eta gerrillariek. Berria - Gaiak 2004-04-17
Bi aldeek su-etena hitzartu eta errespetatu zuten bi hilabetez, eta bost bilera formal egin. Berria - Harian 2006-01-07
Hildakoei lur emateko su-eten armatua. Xabier Olarra «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 23. orr.
Burkideekin hitz egin, eta, su-eten bat aprobetxatuz, beste aldera pasatzea. Inazio Mujika Iraola «Gerezi Denbora», 1999 - 119. orr.
su-etena indarrean sartu eta gero. Xabier Mendiguren Elizegi «Arbelaren gainean», 2004 - 147. orr.
Argi zegoen su-eten moduko hark ezin zuela oso luzaro iraun. Alberto Ladron Arana «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 181. orr.
Mornatar gerlari batek ez luke su etena hautsiko biscaynetar txakur bat hiltzeko. Joanes Urkixo «Gerlari zuria», 2004 - 26. orr.
Su etena bukatu ondoren, biolentziak inoiz baino indar handiagoarekin segitu zuen. Pello Salaburu «XX. mendearen argi-itzalak», 2001 - 113. orr.
Su-etena onuragarria izango da garapen ekonomikoa areagotzeko eta enpresak erakartzeko. Berria - Ekonomia 2006-03-30
Beraz su-eten berri baten alde biltzen hasi dira euskal kulturako ekintzaile batzuk. Herria 2004-01-01
ETA-ren su-eten denboran. Herria 2002-11-07
Salmenten balizko su-etenak ere karikatura baten itxura du. Berria - Ekonomia 2006-02-16
Monikek pentsatzen zuen ez zela argitasuna soilik, baizik eta horizontaltasunak berez inposaturiko su-etena, botere oreka. orain ohartzen da ezeroso sentitu zela bide osoan, Nerea eta Sebasen despedidako muxuak suposaturiko su-etenean izan ezik. Eider Rodriguez «Eta handik gutxira gaur», 2004 - 46. orr.
su eten (272); su eten akordioa (5); su eten bat (23); su eten batek (4); su eten batekin (3); su eten baten (12); su eten bati (3); su eten eskaintza (8); su eten garaian (10); su eten hau (5); su eten iragarpena (6); su eten iragarpenaren (3); su eten iraunkor (6); su eten iraunkorra (58); su eten iraunkorrak (19); su eten iraunkorrarekin (5); su eten iraunkorraren (17); su eten luze (4)
[3] armatuen etenaldi (9); armatuen etenaldi iraunkorra (8); armatuen etenaldia (6); asteko etenaldia (3); asteko etenaldiaren (5); asteko etenaldiaren ondoren (3); batasunaren jardueren etenaldia (3); beste etenaldi (3); beste etenaldi bat (3); bi asteko etenaldiaren (3); ekintza armatuen etenaldi (9); ekintza armatuen etenaldia (6); ekintzen etenaldia (4); eta etenaldi (8); eta etenaldi bat (3); eta etenaldiak (4); etenaldi bat (23); etenaldi bat egin (10); etenaldi batean (4); etenaldi baten (7); etenaldi baten ostean (4); etenaldi hain (6); etenaldi hain luzeak (4); etenaldi iraunkorra (11); etenaldi iraunkorraren (4); etenaldi labur (6); etenaldi labur bat (3); etenaldi laburra (3); etenaldi luze (5); etenaldi luzea (5); etenaldi luzea izan (3); etenaldia egin (12); etenaldia egin nuen (5); etenaldia gertatu (3); etenaldia izan (4); etenaldia ukanen (5); etenaldia ukanen du (5); etenaldiak mesede (3); etenaldiaren ondoren (20); etenaldiaren ondotik (6); etenaldiaren ostean (14); etenaldirik gabe (6); gustuko etenaldi (3); gustuko etenaldi hain (3); hiru urteko etenaldiaren (4); jardueren etenaldia (3); urteko etenaldi (3); urteko etenaldia (3); urteko etenaldiaren (10); urteko etenaldiaren ondoren (6)