Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Edo zenbat eusko gudari, zenbat etar, ijito kastako, arrazoi beratsuagatik? Patziku Perurena «Trapuan pupua», 2001 - 318. orr.
Hirekin hitz egiten dudala konturatzen baldin badira elbarri horiek, etarra naizela pentsatuko ditek eta. Koldo Izagirre «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 74. orr.
Erakundean inoiz egon ez direnak, baina etarrak sentitu direnak. Joseba Zulaika «ETAren hautsa», 2006 - 69. orr.
Azken hilabeteetan, behin eta berriz gogorarazten zaio euskal herritarrari Espainiako medioetatik Pepe Rei kazetaria gallego etarra dela. Iñigo Aranbarri «Hitzak eta giltzak», 2001 - 72. orr.
Joxe Mariri galtetu nion ea zer nahi ote zuten Ana bahitu zutenek; erantzun zidan izenak eskatu omen zizkiotela, ETA ko ekintzaile legalak zein ziren; "zakur etarra" deitzen omen ziotela. Juan Kruz Igerabide «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 152. orr.
Irailaren 29an atxilotutako hiru etarrek datu zehatzak zeuzkaten 2001eko irailaren 8ko ezkontzaz. Berria - Euskal Herria 2004-10-02
Etarren amek negar egiten dute beren semeak hiltzen dituztenean, baina batez ere beren semeek hiltzen dutenean. Itxaro Borda «Hiruko», 2003 - 126. orr.