Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
etanol iz CH3-CH20H formula duen alkohola, zuku azukredunetatik eta eskuarki mahatsetik lortzen dena.
Usaina eta zaporea desberdinak dituen substantzia bakanetariko bat da etanola. Irene Aldasoro «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 146. orr.
Ekilorea, azukre kanabera zein etanola edo biodiesela sortzeko erabiltzen diren beste laboreak. Berria - Gaiak 2006-02-04
Energia alternatiboak garatzeko ikerketak hasiko dituzte, hain zuzen ere, eta nola egurretik eta laboreetatik etanola atera ahal izateko ikerketak. Berria - Mundua 2006-02-02
Gas igorpenak mozteaz, ez du Kyotoko Protokoloa sinatuko, baina hidrogenoan oinarritutako teknologian eta beste erregai garbi eta berriztagarrietan etanola barne inbertituko duela agindu du. Berria - Mundua 2004-10-31