Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

etakide (orobat ETAkide) iz Euskadi ta askatasuna taldeko kidea.

Ekintza gertatzen den garaian organizaziotik kanpo dauden arren, haietako batek, Carlos izenekoak, bi etakide ezkutatzen dizkik hotelean bere negoziokideei ezer esan gabe.  Mikel Hernandez Abaitua   «Ohe bat ozeanoaren erdian», 2001 - 82. orr.

Preso dauden zenbait etakide kartzelatik ateratzeko.  Rafa Egiguren   «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea, 2006 - 9. orr.

Taula batean, ETAkide batzuen portretak ene Herriaren urradurek goiz honen deskantsu goxoa zanpez moztu didate.  Piarres Aintziart   «Santiago oinez», 2000 - 211. orr.

Ni neu "Txelu" gaitzizeneko etakidea noiz azalduko nengoen beha.  Txillardegi   «Labartzari agur», 2005 - 177. orr.

Hamasei lagun epaituak dira, etakideak izateaz akusatuta.  Berria - Harian   2005-06-21

Etakide donostiarrak ziren denak: Andoni Ega-a, Juan Felix Zarauz, Txetxu "Txiletarra", Abalde, Mimentza, Larrea, Imanol, Iñaki Lertxundi Lertxundi... Espetxean sartzen ikusi zituztenean, garai hartako pentsamolde matxista bitarteko, sinesgarriak bihurtu zitzaizkien esamesak.  Rafa Egiguren   «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea, 2006 - 73. orr.

Behinola mistiko oinazetu, gero etakide sutsu, hurrena marxista porrokatu, ondoren posmoderno sumindu izanikoak ilustratu haserretu bilakatu zaizkigu orain.  Markos Zapiain   «Errua eta maitasuna», 2002 - 20. orr.

Ustezko hiru etakide atxilotu ditu Frantziako Poliziak Poitiers ondoan.  Berria - Euskal Herria   2004-04-17

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus