Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Hasieran folio zuriak eszitatu egiten ninduen, kitzikatu egiten zuen nire irudimena. Pako Aristi «Note book», 2005 - 6. orr.
Teatroak hunkitu, argitu, asaldatu, aztoratu, eszitatu, azaldu, probokatu eta hautsi egiten du. Berria - Kultura 2006-03-26
Haur txikiek izugarri disfrutatzen dute larruazalaren kontaktuarekin, laztanekin, oso erraz eszitatzen dira eta azkar ikasten dute beren burua masturbatzen. Luis Elberdin «Sexua noiznahi», 2005 - 146. orr.
-Eszitatzen ninduen zeharo, pausako ene arratsaldeak harekin iragaten nituen gozo-gozo baina ez nion nehoiz zakilik ikusi; bularrak oparitzen nizkion unean hitzordua zeukala oroitarazten zidan eta tarrapataka ihes zihoakidan. Itxaro Borda «%100 basque», 2001 - 94. orr.
Emakumea oso eszitaturik dagoenean, mihiarekin eragindako estimuluak orgasmora eramango du. Luis Elberdin «Sexua noiznahi», 2005 - 157. orr.
Aitziber eszitatu egiten da, disfrutatu egiten du, orgasmoa izaten du eta oso ondo geratu ohi da. Luis Elberdin «Sexua noiznahi», 2005 - 187. orr.
Gustuko zituelako haren ezpain eszitatuak, lodiak, silikonaz puztuak bezala, desioz kargatuak. Jasone Osoro «Korapiloak», 2001 - 105. orr.
Nire neska baten arnasots eszitatuak. Pako Aristi «Gauza txikien liburua», 2004 - 69. orr.
Zure begi eszitatuak. Jasone Osoro «Korapiloak», 2001 - 21. orr.
eszitatu egiten (4)