Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
eszita iz Itsaso Beltzeko iparraldean kokaturiko antzinako Eszitiakoa; Eszitiako biztanlea.
Europa osoan bildutako mertzenarioak, Ptolomeo erregearen armadetan soldadu sartzera etorriak: eszitak; traziarrak; eta, batez ere, galiar beldurgarriak. «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 145. orr.
Esziten legeen arabera, zilegi zen hori. «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 365. orr.
Eta gelotophyllis, antzinako esziten "irribarre egiteko belarra", Pliniok aipatua. Anton Garikano «Bederatzietatik bederatzietara» - Leo Perutz, 2003 - 21. orr.
Garai horretan izena aldatu zuen Jean-Baptistek, eta "Anacharsis" goitizenez birbataiatu zuen bere burua -Anacharsis filosofo eszita-grekoaren omenez. J.M. Olaizola "Txiliku" «Bizitza eredugarriak», 2006 - 108. orr.