Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Euskal jakinduriak aspaldidanik adierazia utzi zuen bat bitan banatzen dela eta, horren da bikoitza gure patua ezen politikan zein kulturan elkartzen hasten garen unetik beretik eszisioa bera ari dela gorpuzten esan daitekeela. Berria - Kultura 2004-01-02
Partisanoen eta milizia pribatuetako kideen desarmea eta gizarteratzeaz gain, segurtasun nazionalaren erreforma ere ezinbestekoa da, herrialdeak eszisioak gaindituko baditu eta instituzio nazionaletan oinarrituta egonkortasun iraunkorra garatuko badu. Berria - Mundua 2004-04-02
Elkarte hori AVTren eszisiotik sortutakoa da. Berria - Euskal Herria 2006-02-23
Zelularen azken batzarrean beren panfletoen zuzentasun gramatikalaz sekulako ika-mika piztu eta, eszisio arriskupean, aditu baten aburua biltzeko manatua zuen, egitekoa kosta ahala kosta konplitzeko agindupean. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 188. orr.
Eszisioaren Belfasteko burua izatea leporatu zioten abuztuan Tohilli. Berria - Mundua 2004-02-26