Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

eszeptizismo 1 iz jakite sendorik edo iritzi ziurrik ez dagoela uste duen doktrina filosofikoa.

Eszeptizismoa giza arrazoimenarentzako atsedenlekua da, non bere ibilaldi dogmatikoei buruz gogoetatu eta aurkitzen den lurraldearen eskema egin dezakeen, honela bere bidea aurrerantzean segurtasun gehiagorekin aukeratu ahal izateko.  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 260. orr.

Akademikoen eszeptizismoak zirrara sentigarrietatik datorkeen ziurtasun kognoszitiboa defendatzen zutenen jarrerak kritikatu nahi zituen.  Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 14. orr.

Agustinek ez du onartzen ez eszeptizismo setatia ez eta arinkeria ere proposizio bat ontzat ematerakoan.  Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 14. orr.

Ez pragmatismoak ezta hizkuntza arruntaren filosofiak ere ez dute Humeren eszeptizismoa gainditzen, saihestu baizik.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 109. orr.

Dialektika transzendentalak, beraz, ez dio eszeptizismoari babesik ematen, baina bai metodo eszeptikoari.  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 194. orr.

Descartes ez zen eszeptikoa, baina eszeptizismoaren uste-egoeratik nahi zuen abiatu.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 104. orr.

Eszeptizismoa ondo dago korronte filosofiko gisa, baina ez bizi jarrera gisa.  Berria - Harian   2006-03-24

2 zerbaitetan, eskuarki jende gehienak sinesten dituen gauzetan, ez sinesteko joera.

Bien artean ni, gisa batez bat eta bestea doi bat ulertzen ditudala, ene eszeptizismoa dela medio naski.  Piarres Aintziart   «Azken apeza», 2005 - 71. orr.

Giza izaerak mundua hobetzeko dituen ahalbideei buruzko etsipena; idazleak bere langintzarekin hobetu lezakeenari buruzko eszeptizismoa.  Anjel Lertxundi   «Mentura dugun artean», 2001 - 46. orr.

Itxaropena eta eszeptizismoa tartekatzen da Burundiko herritarren artean, azken bake akordioaren ostean.  Berria - Mundua   2004-01-06

Gazteak izan arren, halako eszeptizismo bat sentitzen zuten guztiarekiko, bizitzaz aspertuak egongo balira bezala.  Aritz Gorrotxategi   «Egurra Pinotxori», 2002 - 46. orr.

Hochedéren aurrean nire uko txiki guztiak, nire zabarkeriak, nire nagikeriak, denak itsusten dizkiot nire buruari, eta guztien gainetik, halakorik bada, nire eszeptizismoak.  Josu Zabaleta   «Gerrako pilotu» - Antoine Saint-Exupéry, 2003 - 147. orr.

Bere ezagutzei eta lanbideari buruzko eszeptizismo horrek ospea ematen zion.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 211. orr.

Eszeptizismoa eta hitz jokoa besterik ez dago horretan.  Josu Zabaleta   «Gerrako pilotu» - Antoine Saint-Exupéry, 2003 - 83. orr.

-Malfoy, Slytherinen oinordekoa? -esan zuen Hermionek eszeptizismoz.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 136. orr.

3 (izenondo eta izenlagunetan)

Maltako bandera zuri-gorriarekin batera Europako urdin-horia ere bere egingo dute valletarrek, baina oraingoz eszeptizismo handia dago.  Berria - Mundua   2004-04-20

Fenomenoei buruzko ezagupen ziurra lortu ahal izateaz eszeptizismo sakona adierazten zuen.  Xabier Olarra   «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 299. orr.

Hori eszeptizismo moderatuaren mota bat besterik ez da. Haren eszeptizismo politikoak atsekabetu egin zuen Florent.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 110. orr.

Descartesekin eta bere eszeptizismo metodikoarekin hasitako eredu razionalista Humeren eszeptizismo zinezkoan amaitzen da.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 81. orr.

Bai dogmatismo zientifikoaren aldetik eta bai eszeptizismo agnostikoaren aldetik.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 304. orr.

Jaidura etsiz entzuten zituen, eta aldi berean eszeptizismo italiarrez, Turingo bizimoduari buruzko berriak.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 105. orr.

Mendebaldeko Kristandadean, erlijiozko eszeptizismoaren piztualdiarekin batera, administrazio-eraginkortasunean aurrerakada eta ilustrazio politikoaren sorrera gertatu ziren.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 180. orr.

Errotiko eszeptizismo honek azaltzen du bere lehen sentimenduak ustekabea eta ernegua izatea.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 100. orr.

4 (hitz elkartuetan)

Esan ote dezakegu Quinerena eszeptizismo-mota bat dela?  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 121. orr.

Vederemo come si metteno le cose (ikusiko dugu nola datozen kontuak) erantzun dit zerbitzariak eszeptizismo-puntu batez.  Anjel Lertxundi   «Italia, bizitza hizpide», 2004 - 11. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

eszeptizismo apur (3); eszeptizismo handia (3); eszeptizismoa eta (6)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus