Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

eszentriko izond/iz 1 bere zentrotik at dagoena.

Gezurti porrokatuaren egiaranzko hurbilketarik handiena: bere orbita eszentrikoaren perigeoa.  Xabier Olarra   «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 275. orr.

2 bitxia, nabarmena.

Janzkera eszentrikoa utzi eta traje txukuna, panty zuriak eta takoi-zapata irrigarri batzuk jantziko ditun.  Joxan Elosegi   «Durduzaz eta dardaraz» - Amélie Nothomb, 2003 - 88. orr.

Bunker baten barruan mundu osoko bere lagunak egin dizkioten opari eszentrikoak gordetzen ditu Kim Jong Ilek, tartean Stalinek bere aitari oparitu zion luxuzko trena.  Berria - Mundua   2004-07-09

Amona eszentrikoaren eta iloba kaikuaren komedia.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 177. orr.

Joyce deitura zuen dublindar eszentriko bati.  Harkaitz Cano   «Neguko zirkua», 2005 - 145. orr.

F.W.H.Myers psikologo eszentrikoa zen salbuespen bakarra kontu hartan.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 194. orr.

Desberdina izan nahi zuen seguruenik, heterodoxoa, eszentrikoa, eta lortu zuen alafede!  Joxean Agirre   «Romain zen bere izena», 2003 - 175. orr.

Inork ez du jakingo zer den eszentriko bat ez badu eszentriko japoniar bat ezagutu.  Joxan Elosegi   «Durduzaz eta dardaraz» - Amélie Nothomb, 2003 - 81. orr.

Beste zuzendari batzuen moduan, 7 urtetan behin film bat egin eta modu eszentrikoan biziko balitz, legenda horietako bat litzateke.  Berria - Kultura   2004-09-18

Belgradek tropak mobilizatzeko mehatxua egin du, aliatuak zer egin ez dakitela daude, munduak harriturik begiratzen dio poetaren balentria eszentrikoari.  Anjel Lertxundi   «Italia, bizitza hizpide», 2004 - 55. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus