Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
eszentrika iz errotazio mugimendu bat atzera-aurreko mugimentu bihurtzeko mekanismoa.
Orbita haiek, beren sinpletasunean eta beren xumetasunean, guztia esplikatzen zitean, epizikloetarat eta eszentriketarat jo gabe, nola jo behar izan baitzuten bai Ptolomeok eta bai Kopernikok berak ere. Joan Mari Irigoien «Lur bat haratago», 2000 - 123. orr.
Segidan Ptolomeoren teoriak esplikatu zizkidan, erraiten zidala nola astronomo greziarrak orbiten inguruko orbitetarat jo behar izan zuen -epizikloideetarat eta eszentriketarat-, planeten eta izarren mugimendu uste baino konplexuagoei behar bezala ihardesteko. Joan Mari Irigoien «Lur bat haratago», 2000 - 122. orr.