Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Musuaren eszenifikazioa, musurik gabe. Lutxo Egia «Paperezko hegazkinak», 2004 - 99. orr.
«Estatu plurinazionalaren eszenifikazioa izan da», adierazi zuen BNGko bozeramaile Anxo Quintanak erabakiari buruz. Berria - Euskal Herria 2004-05-27
Eszenifikazioa egin dezake jarraitzaileen aurrean, zerbait lortu nahian, baina zerbait hori hutsaren hurrena izango den ustea badago. Berria - Harian 2006-01-24
Eszenifikazio sinple batez Joan Fontcubertaren argazkiak tartean egingo du fikziozko hitzaldi horren irakurketa Ramon Castro aktoreak. Berria - Kultura 2004-06-27
«Pintura arte (apailu) bereizi bezala, garai hartan eredu gisa hartua zen apailu nagusitik, antzerkiarenetik bereiz, bermatu nahia ikusten du Friedek espazioen bereizkuntzaren eszenifikazio arrandiatsu horren atzean. Josu Zabaleta «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 178. orr.
Bozeramaile jeltzaleak, berriz, «eszenifikazio hutsa» egitea leporatu zion Permachi. Berria - Harian 2005-02-18
Mahaiko azturak kultura baten funtsezko balioen eszenifikazio zehatzak izan dira oraintsu arte. Edorta Agirre «Baietz okerreko bidea aukeratu! », 2006 - 89. orr.
Alvarez Rigoletto ezin hobea da, agudotan zoragarri aritu zen, eta, gainera, pertsonaia erabat sinesgarri egin zuen eszenifikazioari esker, dramatikoa. Berria - Kultura 2004-02-01
Behin gutxieneko batzuetara iritsitakoan, eta badirudi Ibarretxek zerbait adostua daukala auzoko EA eta EBrekin, zertan ibili alferrikako eszenifikaziotan? Hasier Etxeberria «Patri maitea», 2003 - 77. orr.