Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

eszenatxo iz adkor eszena.

Nahiko nuke, jauna, horren eta bion arteko eszenatxo batzuk ikusi ahal izango bazenitu!  Josu Zabaleta   «Sei pertsonaia autore bila» - Luigi Pirandello, 2003 - 63. orr.

Ez, ez barkatu, René Bourgeois..., erantzun nion nik, Dijoneko geltokian izan genuen eszenatxo irrigarria gogoan, eta neurtu gabe nola hartuko zuen nire txantxa.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 339. orr.

Haurtzaroan gurasoei erdi entzundako hainbat kontu berritu nuen nire arteko zaldiko-maldiko eroan, haien oharkabean ikusitako hainbat eszenatxo berritu nuen; gurasoak nire aurretik zihoazen zalditxo batean, eta sekretu bat duzue, sekretu bat duzue!, egiten nien nik oihu.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 133. orr.

Eszenatxo horiek, giza irudirik ez zuten arren, giza sentipen bortitza adierazten zuten, han falta zirenak berriki joanak edo itzultzeko zorian balira bezala: oso bestelakoak ziren, berak margotu ohi zituen eszena jendegabeen aldean.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 184. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus