Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Ez zuan alfer lanean ari, eszenategia artaz prestatzen baizik. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 383. orr.
Eskumako eszenategian hirugarreneko txandan jokatu behar zuen Joseluk bere lehenengo borroka. Josu Landa «Odolbildua», 2002 - 151. orr.
Riso amaro filmeko eszenategiak errealak ziren. Berria - Kultura 2004-08-01
The Garden of Eden -Edengo baratza- da, idazlea hil ostean argitaratuko dena, zeinetan Hendaia den eszenategi nagusietakoa. Edorta Jimenez «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 298. orr.
Etsi antzean erretiratu zen tabernako ataria zen eszenategi hartatik, eta Kristoaren plazatxoko aulkian jesartzera abiatu zen, handixe ederto ikusten baitzen Pello-Txikireneko kanpoaldea. Josu Landa «Odolbildua», 2002 - 98. orr.
Lizarra-Garazi sasoian, berriz, eszenategi berria jarri zen modan, eta honekin batera gaur arte heldu zaigun biharko argazkia. Iñigo Aranbarri «Hizlandia», 2006 - 138. orr.
Edozein proiektu eta ideia politikok eskubide eta zilegitasun osoa izan behar duela edozein eszenategi demokratikotan, horrela Euskal Herrian ere. Berria - Euskal Herria 2004-09-01
Eskumako eszenategian hirugarreneko txandan jokatu behar zuen Joseluk bere lehenengo borroka. Josu Landa «Odolbildua», 2002 - 151. orr.