Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

eszenario (ETCn 225 agerraldi) iz eszenatokia.

Desberdinak ziren pertsonaiak, eta desberdinak leku izenak eta eszenarioak; gainerako guztia, fabula barne, berdintsua zen.  Bernardo Atxaga   «Groenlandiako lezioa», 1998 - 146. orr.

Zain bat lehertuko ahal zaik, pistolero madarikatua! -erantzun dio Patxik, eta eszenariotik salto eginik Dabiden bila joan da.  Patxi Zubizarreta   «Jeans-ak hozkailuan», 2000 - 323. orr.

Hamar metroko eszenarioaren gainean mikrofono bat jarriko du.  Berria - Kultura   2004-05-26

Euskal Herria 2010 egitasmoan, geroari buruzko eszenarioak lantzen hasi zirenean, berehala sortu zen kezka proposamen horiek nola gauzatuko ziren eta nork pagatuko zuen.  Berria - Euskal Herria   2006-01-28

Ohartu nintzen Txinako harresi handia irudikatzen zuela eszenario eskerga hark.  Joxemari Iturralde   «Euliak ez dira argazkietan azaltzen», 2000 - 71. orr.

Leku hura eszenario ezin hobea izan zitekeelako, non koka baitzitzakeen bere historia haietarik batzuk, indar eta eraginkortasun handiz.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 349. orr.

1987an, Sinn Feinen bake estrategia jarri zuen abian, Bakerako Eszenarioa izeneko agirian.  Berria - Harian   2005-07-31

AEBetako Hegoalde Sakona dekadentzia, nostalgia eta sentsualitatearen eszenario bihurtu zuen.  Berria - Kultura   2006-01-17

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus